Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

199. zk., 2015eko urriaren 20a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
4391

93/2015 EBAZPENA, Emergentzietako zuzendari gerentearena, Bizkaiko Emergentzietako zerbitzuburuaren lanpostua lehiaketa bidez betetzeko deialdi publikoa iragartzen duena.

Bizkaiko Emergentzietako zerbitzuburuaren lanpostua hutsik dago. Hori dela eta, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen hirugarren atalburuaren 28. artikuluan, Osakidetzaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuan eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan xedatutakoaren arabera, Zuzendaritza Gerentziak lanpostu hori lehiaketa bidez betetzeko deialdi publikoa iragartzea erabaki du, honako oinarri hauen arabera:

OINARRIAK

1.– Parte hartzeko baldintzak.

Deialdi honetan parte hartu ahal izango dute honako baldintza hauek betetzen dituztela egiaztatzen dutenek:

a) Estatutario, funtzionario edo lan-kontratadun finkoa izatea Osakidetzako edozein zentrotan, edo pertsonal estatutario finkoa izatea Osasun Sistema Nazionaleko erakunde sanitarioetan eta A1 lanbide-taldekoa izatea.

b) Medikuntzako lizentzia izatea.

c) 4 urteko lan-esperientzia.

d) 2. hizkuntza-eskakizuna, nahitaezkoa.

2.– Merituen baremoa (gehienez 60 puntu).

Merituen balorazioak bi fase izango ditu:

2.1.– Proiektua eta haren defentsa (gehienez 30 puntu).

Fase honen oinarria da, epaimahai kalifikatzailearen aurrean, dagokion zerbitzuaren antolaketari eta funtzionamenduari buruzko memoria-egitasmoaren jendaurreko azalpena, eta izangaiarekin elkarrizketa egitea.

2.2.– Merituen balorazioa (gehienez 30 puntu). Puntuazioa honela banatuko da:

– Lan esperientzia. (Gehienez 15 puntu).

– Dagokion espezialitatean fakultatibo gisa zerbitzu eman duen hilabete bakoitzeko: 0,0500 puntu.

– Dagokion espezialitatean atalburu gisa jardun duen hilabete bakoitzeko: 0,0750 puntu.

– Dagokion espezialitatean zerbitzuburu gisa jardun duen hilabete bakoitzeko: 0,1000 puntu.

– Zuzendari gerente, zuzendari mediko edo zuzendariorde mediko gisa jardun duen hilabete bakoitzeko: 0.1250 puntu.

Kontuan hartuko dira, lan-esperientzia gisa, Osakidetzako, Gizarte Segurantzako eta autonomia-erkidegoetako osasun-zerbitzuetako osasuneko zerbitzu-erakundeetan edo edozein administrazio publikotan emandako zerbitzuak, bai eta Europar Batasuneko beste estatuetako sare publikoko zerbitzu sanitarioetan emandakoak ere.

Zenbaketa osoa lanean emandako egun naturaletan oinarrituta egingo da, eta baztertu egingo dira hilabetetik beherako hondarrak. Kontaketarako, 30 egun naturaleko multzoa hartuko da hilabetetzat.

– Prestakuntza irakaskuntza eta ezagutzaren hedapena. (Gehienez 15 puntu).

– Kudeaketaren arloko trebakuntza. (Gehienez 3 puntu).

Osasun-kudeaketari lotutako ikastaro bakoitzeko, iraupenaren arabera:

– 20-30 ordu: 0,2000 puntu.

– 31-50 ordu: 0,3000 puntu.

– 51-100 ordu: 0,4000 puntu.

– 101-200 ordu: 0,5000 puntu.

– 200 ordutik gora: 1,2500 puntu.

Erakunde ofizialek, unibertsitateek, erakunde sanitarioek, eta, hala badagokio, elkargo profesionalek eta elkartze zientifikoek emandako eta ziurtatuko ikastaroak baloratu egingo dira, baita edozein administrazio publikok hitzartutako etengabeko prestakuntzako akordioen arabera eman eta ziurtatutako ikastaroak ere, baldin eta titulazio ofizial bat lortzeko ikasketa-plan baten barrukoak ez badira.

– Espezialitateko etengabeko prestakuntza. (Gehienez 3 puntu).

Dagokion lanpostuaren espezialitateari lotutako ikastaro bakoitzeko, iraupenaren arabera:

– 20-30 ordu: 0,2000 puntu.

– 31-50 ordu: 0,3000 puntu.

– 51-100 ordu: 0,4000 puntu.

– 101-200 ordu: 0,5000 puntu.

– 200 ordutik gora: 1,2500 puntu.

Erakunde ofizialek, unibertsitateek, erakunde sanitarioek, eta, hala badagokio, elkargo profesionalek eta elkartze zientifikoek emandako eta ziurtatuko ikastaroak baloratu egingo dira, baita edozein administrazio publikok hitzartutako etengabeko prestakuntzako akordioen arabera eman eta ziurtatutako ikastaroak ere, baldin eta titulazio ofizial bat lortzeko ikasketa-plan baten barrukoak ez badira.

– Graduondoko prestakuntza. (Gehienez 3 puntu).

– Doktorea: 2 puntu.

– Cum laude doktorea: 3 puntu.

– Graduondoko masterra: 1 puntu.

– Unibertsitate aditua edo espezialista: 0,5000 puntu.

– Ikertzeko nahikotasuna edo diploma ikasketa aurreratuetan: 0,5000 puntu.

– Doktorego-ikastaroak: doktoreak ikastaroetako bikain edo ohorezko matrikula bakoitzeko (gehienez, 10 ikastaro): 0,1000 puntu.

Ez dira baloratuko doktoretza-ikastaroak, baldin eta hauetako bat lortzeko balio izan badute: doktorego-titulua, ikertzeko nahikotasuna, edo ikasketa aurreratuetako diploma.

– Jarduera zientifikoa. (Gehienez 3 puntu).

Dagokion espezialitateari lotutako lan zientifikoak argitaratzeagatik, txostenak edo komunikazioak aurkezteagatik, eta hitzaldiak edo mahai-inguruak egiteagatik.

– Eskualdeko txosten bakoitzeko: 0, 2500 puntu.

– Estatuko txosten bakoitzeko: 1 puntu.

– Nazioarteko txosten bakoitzeko: 1,500 puntu.

– Eskualdeko ahozko komunikazio edo poster bakoitzeko: 0,1500 puntu.

– Estatuko ahozko komunikazio edo poster bakoitzeko: 0,6000 puntu.

– Nazioarteko ahozko komunikazio edo poster bakoitzeko: 1 puntu.

– Eskualdeko mahai-inguru bakoitzeko: 0,2000 puntu.

– Estatuko mahai-inguru bakoitzeko: 0,7500 puntu.

– Nazioarteko mahai-inguru bakoitzeko: 1,2500 puntu.

– Argitalpen bakoitzeko (lehenengo egilea): 1 puntu.

– Argitalpen bakoitzeko (beste egile batzuk): 0,5000 puntu

– Liburu bakoitzeko (lehenengo egilea): 2 puntu.

– Liburu bakoitzeko (beste egile batzuk): 1 puntu.

– Kapitulu bakoitzeko (lehenengo egilea): 1 puntu.

– Kapitulu bakoitzeko (beste egile batzuk): 0,5000 puntu.

– Tesina egiteagatik: 1,5000 puntu.

– Irakaskuntzako jarduerak. (Gehienez 3 puntu).

– Medikuntza Fakultateko katedraduna, dagokion espezialitatean (urte bakoitzeko) 1 puntu.

– Medikuntza Fakultateko irakasle titularra, dagokion espezialitatean (urte bakoitzeko) 0,5000 puntu.

– Medikuntza Fakultateko irakasle elkartua, dagokion espezialitatean (urte bakoitzeko) 0,2500 puntu.

– Egoiliarren irakaskuntzarako tutore akreditatua, dagokion espezialitatean (urte bakoitzeko): 0,5000 puntu.

– Irakaskuntza, etengabeko prestakuntzako programa ofizialetan (ordu bakoitzeko): 0,050 puntu.

3.– Eskabideak aurkeztea eta epea.

Interesdunek Emergentzietako Pertsonaleko Zuzendaritzara (Diaz Haroko Maria kalea 53, 48010 Bilbao) aurkeztu beharko dituzte eskabideak, bertan datu pertsonalak idatziko dituzte, eta curriculum vitaea atxikiko dute. Hau egiteko, hamar egun balioduneko epea izango da, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ebazpena argitaratzen den egunetik aurrera. Era berean, aurkeztu ahal izango da azaroaren 26ko herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legearen 38.4 artikuluak ezarritakoaren arabera. Agiriak honela aurkeztu behar dira:

a) NANaren, pasaportearen edo gidabaimenaren fotokopia konpultsatuak.

b) Funtzionario edo langile estatutarioaren izendapenaren fotokopia konpultsatua edo, hala badagokio, lan-kontratu finkodun langilea dela egiaztatzen duen agiriarena.

c) Estatutako titulazioaren fotokopia konpultsatua: Medikuntzako lizentzia.

d) Egindako zerbitzuen ziurtagiri original eguneratua, deialdia EHAAn argitaratu den eguneko kategorian zein den adierazita.

e) Bete nahi den zerbitzuko kudeaketari buruzko txosten-proiektua.

f) Meritu baloragarri guztien fotokopia konpultsatua.

Ez da beharrezkoa izango aurreko paragrafoan adierazi den bezala egiaztatzea CV aplikazio informatikoan behar bezala egiaztatuta dauden guztiak, nahiz eta izangaiak eskabidean adierazi behar duen hori horrela dela.

4.– Epaimahai kalifikatzailea.

Epaimahaia osatuko da; epaimahaiburua zuzendari gerentea edo hark eskuordetzen duena izango da, eta beste hauek izango dira mahaikideak: Kudeaketa Ekonomikoko zuzendaria, Pertsonaleko burua (idazkari izango dena, hitzarekin eta botoarekin), Emergentzietako Gipuzkoako Arduraduna eta Emergentzietako Arabako Arduraduna.

Epaimahaiaren saio bakoitzean dagokion akta egingo da. Bertan hau adierazi beharko da: izangaien izenak, baremazio-irizpideak, merituen baremoaren atal bakoitzean emandako puntuazioa eta emandako puntuazioa guztira.

Era berean, deialdia hutsik uzteko kontuan hartutako arrazoiak ere jasoko dira, hala badagokio.

5.– Hautaketa-prozedura.

Epaimahaiak baloratu egingo du izangaiek behar den epean eta moduan aurkeztutako dokumentazioa.

Inolaz ere ezin dira baloratu deialdiaren iragarkia EHAAn argitaratzen den egunean izan ez diren merituak eta eskabideak aurkezteko epea amaitu baino lehen behar bezala aurkeztu eta egiaztatu ez direnak.

Deialdiko lanpostua lortzeko eskatutako gutxieneko puntuak 30 izango dira.

Izangaien balorazioa egindakoan eta bera kontuan hartuta, proposamena osatuko da dagokion izendapena egiteko. Epaimahaiak lanpostua hutsik uztea erabaki dezake, aurretik arrazoitutako txostena osatuta, baldin eta hautagaiek eskatutako baldintzak betetzen ez badituzte.

6.– Prozedurari amaiera ematen dion ebazpena.

Hemen hasitako prozeduraren amaiera (lanpostua esleitzea edo hutsik uztea) Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Emergentzietako zuzendari gerentearen ebazpen baten bidez egingo da, Osakidetzako intraneten eta web-orrian argitaratuko dena. Era beren, iragarki bat argitaratuko da Euskal Herriko Agintaritza Aldizkarian.

Ebazpen horrek ondorioak izango ditu iragarkia EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, bertan besterik xedatu ezean behintzat.

7.– Ebazpenaren aurkako errekurtsoak.

Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Bilbao, 2015eko irailaren 30a.

Emergentzietako zuzendari gerentea,

JOSE M.ª UNANUE MUNDUATE.


Azterketa dokumentala