Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

198. zk., 2015eko urriaren 19a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
4382

IRAGARKIA, prozedura irekiaren bidez, helduen euskalduntzerako langai didaktikoak sortzea, argitaratzea eta merkaturatzea (B1 maila) kontratatzeko dena. (G15/231 espedientea).

1.– Erakunde esleitzailea: HABE.

a) Kontratua esleituko duen organoa: HABEren zuzendari nagusia.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: HABEko Kudeaketa Zerbitzua.

Helbidea: Vitoria-Gasteiz kalea 3, 6.solairuan, 20018 Donostia-San Sebastián.

2.– Kontratuaren helburua.

a) Helburuaren deskribapena. Helduen euskalduntzerako langai didaktikoak sortzea, argitaratzea eta merkaturatzea (B1 maila).

b) Loteak: ez.

c) Gauzatzeko lekua: berariazko klausula administratiboen pleguko karatulan adierazitakoarekin bat etorriz (kanpoko kontratazioa).

d) Gauzatzeko gehiengo epea: 19 hilabete.

3.– Izapideak, prozedura eta esleipen era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleipen era: esleitzeko hainbat irizpideri jarraituz:

– Formula bidez ebaluagarriak:

Eskaintza ekonomikoa: 45 puntu.

Lan-taldea: 5 puntu.

– Balio-judizio bidez ebaluagarriak:

Ikuspegi funtzionala: 36 puntu.

Proiektua garatzeko lan-egitasmoa: 4 puntu.

Hobekuntzak: 10 puntu.

Gutxienekoa: baztertuak izango dira balio-irizpena egitea eskatzen duten irizpideen atal honetan 33 puntu lortzen ez duten lehiakideak, 28 puntu lan-egitasmoa eta ikuspegi funtzionalaren baturatik etorri beharrekoak izanik.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

Hirurehun mila euro (300.000) euro, BEZik gabe; hirurehun eta hamabi mila (312.000) euro, BEZa barne.

5.– Bermeak.

Behin-behinekoa: ez.

Behin betikoa: esleipenaren zenbatekoaren % 5, BEZik gabe.

6.– Agiriak eta argibideak.

a) HABE. Vitoria-Gasteiz kalea 3, 6.a. 20018 Donostia-San Sebastián.

Tel.: 943 02 26 00 - Fax: 943 02 26 01.

b) Agiriak eta argibideak jasotzeko azken eguna: 2015eko azaroaren 9a.

7.– Kontratistaren betebeharrak: sailkapena: ez da eskatzen.

8.– Eskaintzak noiz eta nola aurkeztu.

a) Azken eguna: 2015eko azaroaren 16a, goizeko 12:00etan.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: A, B eta C gutunazalak, berariazko klausula administratiboen pleguan eta baldintza teknikoen pleguan adierazitakoa barruan daramatela.

c) Aurkezteko lekua: HABE. Vitoria-Gasteiz kalea 3, 6. pisua. 20018 Donostia-San Sebastián.

d) Lizitatzaileak bere eskaintzari eutsi behar dion epea: 2 hilabete B gutunazala irekitzen denetik kontatzen hasita.

e) Aldaerak: ez dira onartuko.

9.– Eskaintzak irekitzea.

a) «C» gutunazalen irekiera.

Noiz: 2015eko azaroaren 24an, goizeko 12:00etan.

Non: HABEko kontratazio-mahaia. Vitoria-Gasteiz kalea 3, 6. pisua. Donostia-San Sebastián.

b) «B» gutunazalen irekiera.

Noiz: 2015eko abenduaren 3an, goizeko 12:00etan.

Non: HABEko kontratazio-mahaia. Vitoria-Gasteiz kalea 3, 6. pisua. Donostia-San Sebastián.

10.– Bestelako argibideak: ikus berariazko klausula administratiboen plegua.

11.– Iragarpen gastuak: Esleipendunaren kontura izango dira.

12.– Iragarkia Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidali den eguna: ez.

13.– Deialdiari buruzko argibideak lortzeko edo pleguak eskuratzeko informatika-ataria edo web orria: www.euskadi.eus/contratacion//www.contratacion.info

Donostia, 2015eko urriaren 13a.

HABEren zuzendari nagusia,

JOSEBA ERKIZIA ITOITZ.


Azterketa dokumentala