Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

198. zk., 2015eko urriaren 19a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
4378

EBAZPENA, 2015eko irailaren 18koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko gerentearena, UPV/EHUko lanpostu bat izendapen askearen bidez betetzeko deialdi publikoa ebazten duena.

Meatzeen eta Herri Lanen Ingeniaritza Teknikoko UEko Zuzendariak egindako txostena ikusita eta lanposturako proposatutako pertsonak 2013ko otsailaren 20ko Ebazpenean (2013ko martxoaren 7ko EHAA) eskatzen ziren betekizunak eta ezaugarriak betetzen dituela ikusita, ebazpen horren laugarren oinarria betez eta Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearekin bat etorriz (1989ko uztailaren 28ko EHAA). Gerentzia honek, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearen 2013ko urtarrilaren 30eko Ebazpenaz eskuordetu zaizkion aginpideez baliatuz (2013ko otsailaren 13ko EHAAn argitaratutako ebazpena, gobernu taldearen egitura eta funtzionamendu arloak zehazteko eta eskumenak eskuordetzen dena), honako hau.

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– Miren Nerea Elorrieta Asla andrea izendatzea behean azaltzen den lanpostua betetzeko.

– Izena: B administratzailea

– Erreferentzia: F 639

– Lanaldia: Arautua

– Eskala: Administraria

– Taldea: C

– Zenbatgarrena: 11

– Maila: 22

– Hizkuntz eskakizuna: 3; derrigortasun data: 2014-01-31

– Langunea: Meatzeen eta Herri Lanen Ingeniaritza Teknikoko UE

– Campusa: Bizkaia.

Bigarrena.– Izendapena EHAAn argitaratu den egunetik ondorioak izango ditu.

Hirugarrena.– Ebazpen honek administrazio-bidea agortzen du, eta bere aurka berraztertzeko errekurtsoa jarri ahal izango da gerentzia honen aurrean, hilabeteko epean. Nahiago bada, administrazio-auzietako errekurtsoa jarri ahal izango da zuzenean Administrazio Auzietako Epaitegi egokian; horretarako hilabete bi egongo dira, ebazpen hau argitaratzen den egunaren biharamunean hasita. Hori guztia, Unibertsitateko Estatutuetako 160. artikuluan, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatutako azaroaren 26ko Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legeko 116. artikuluan eta uztailaren 13ko Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen Legeko 8. eta 14. artikuluetan ezarritakoa betetzeko.

Leioa, 2015eko irailaren 18a.

Gerentea,

MIREN LOREA BILBAO ARTECHE.


Azterketa dokumentala