Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

198. zk., 2015eko urriaren 19a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
4377

1878/2015 EBAZPENA, urriaren 9koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena. Honen bidez, Nerea Larrañaga Garaikoetxea andrea Debabarreneko Erakunde Sanitario Integratuko Erizaintzako Asistentzia Koordinatzeko zuzendariaren postutik kentzen da.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren ekainaren 7ko 723/2012 ebazpenaren bidez (uztailaren 10ko EHAA, 134. zk.), Nerea Larrañaga Garaikoetxea andrea Debabarreneko Erakunde Sanitario Integratuko Erizaintzako Asistentzia Koordinatzeko zuzendari izendatu zen.

Aintzat hartuta ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak, Zuzendaritza Nagusiak hauxe

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– Nerea Larrañaga Garaikoetxea andrea Debabarreneko Erakunde Sanitario Integratuko Erizaintzako Asistentzia Koordinatzeko zuzendariaren postutik kentzea, eta egindako zerbitzuak eskertzea.

Bigarrena.– Ebazpen honek 2015eko urriaren 9tik aurrera izango du indarra.

Hirugarrena.– Ebazpen hau interesdunari, Debabarreneko Erakunde Sanitario Integratuari eta Giza Baliabideetako Zuzendariordetzari jakinaraztea.

Laugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko urriaren 9a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

JON JOSEBA ETXEBERRIA CRUZ.


Azterketa dokumentala