
195. zk., 2015eko urriaren 14a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (200 KB - 2 orri.)
- EPUB (195 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
GETXOKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 6 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
4324
EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako 69/2012 prozeduraren ondoriozkoa.
Getxoko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 6 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.
Judizioa: ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak (69/2012).
Demandatzailea: Adriana Escobar Libreros.
Abokatua: Gonzalo Juez Montuenga.
Prokuradorea: Ines Elena Rodriguez Molinero.
Demandatua: Juan Camilo Velez Garcia.
Gaia: ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak.
Aipatu judizioan, epaia eman zen 2015-09-18an, eta honako hauek dira xedapenak:
EPAITZA
Partez baiesten dut Adriana Escobar Librerosen ordez Ines Elena Rodriguez Molinero prokuradoreak jarritako demanda, Juan Camilo Velez Garcia auzi-iheslariaren aurkakoa. Horregatik erabaki dut hau:
1.– Lehen aipatutako bikotearen seme-alaba biak egun adinez nagusi direnez, ez da inolako neurririk hartu behar ez guraso-aginterako, ez zaintza eta jagoletzarako, ez komunikazio- eta bisita-araubiderako.
2.– Mantenu-pentsioa ezarri da, Velez jaunaren kontura, bikotearen seme-alaba bientzat. Guztira 100 (ehun) euro ordaindu beharko ditu aitak, hil bakoitzeko lehenengo bost egunetan, Escobar andreak adierazten duen kontuan. Urtero eguneratu beharko da pentsio hori, betiere Estatistikako Institutu Nazionalak edo haren ordezko erakunde batek argitaratzen duen KPIaren aldakuntzarekin bat.
Ez da kosturik ezartzen.
Aurkaratzeko modua: Bizkaiko Probintzia Auzitegiari aurkeztutako apelazio-errekurtsoaren bidez (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den eta apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak zein diren (PZLb, 458.2 artikulua).
Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santander banketxean duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da: ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean jarri izana egiaztatu beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).
Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak».
Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.
Argitalpena: epaiari dagokion egunean, jendaurreko entzunaldia egiten ari zelarik, epaia eman zuen magistratu berberak eman, irakurri eta argitaratu zuen. Eta nik, Justizia Administrazioaren letraduna naizenez, horren guztiaren fede ematen dut, Getxon (Bizkaian), bi mila eta hamabosteko irailaren hemezortzian.
Juan Camilo Velez Garcia demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu baten bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.
Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake demandatu auzi-iheslariak.
Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.
Getxo (Bizkaia), 2015eko irailaren 18a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUNA.
RSS