Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

195. zk., 2015eko urriaren 14a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

GETXOKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 1 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
4323

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 181/2014 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Getxoko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: 181/2014 hitzezko judizioa.

Demandatzailea: David Fernandez Barco, Jose Miguel Ugidos, S.C. eta Fisiomax, S.C.

Abokatua.

Prokuradorea.

Demandatua: Iñigo Ellacuria Tortajada.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Judizio horretan, epaia eman da 2015-05-27an. Hona hemen epaitza:

EPAITZA

Osorik baiesten dut David Fernandez Barco, Jose Miguel Ugidos, S.C. eta Fisiomax, S.C.ren ordezkari prozesalak aurkeztutako demanda, Iñigo Ellacuria Tortajadaren aurkakoa; horrenbestez, alderdi demandatua kondenatzen dut auzi-jartzaileari zortziehun eta berrogei (840) euro ordaintzera, gehi kopuru horren legezko interesa, bi puntutan gehituta, epaia ematen denetik ordainketa guztiz egin artekoa. Kostuak alderdi demandatuari ezartzen dizkiot berariaz.

Iñigo Ellacuria Tortajada demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu baten bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka ezingo du errekurtsorik jarri demandatu auzi-iheslariak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Getxo (Bizkaia), 2015eko irailaren 18a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUNA.


Azterketa dokumentala