Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

195. zk., 2015eko urriaren 14a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
4318

EBAZPENA, 2015eko urriaren 1ekoa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko Gerentziarena, administrazio eta zerbitzuetako langileen lanpostuen zerrendetan egin diren aldaketak argitaratzeko dena.

Gerentziaren 2014ko martxoaren 6ko Ebazpenaren bidez argitaratu ziren, eguneratuta, unibertsitate honetako administrazio eta zerbitzuetako langile funtzionario eta lan-kontratudunen lanpostuen zerrenda eta behin-behineko langileentzat gordetako lanpostuen zerrenda (2014ko martxoaren 18ko EHAA).

Data zehatz batean indarrean dauden lanpostuen zerrendak eguneratu egin behar dira etengabe, indarreko prozedurekin bat etorrita izapidetu diren eta, aldeko erabakia hartu ostean, egin diren aldaketak jasotzeko, Euskal Funtzio Publikoaren 6/1989 legearen 16. artikuluan aurreikusten dena bete dadin.

Adierazitakoa kontuan hartuta, Gerentzia honek, Gobernu Kontseiluak 2015eko urriaren 1ean egin zuen bileran gaia aztertu eta aldaketak onartu ondoren, eta Errektorearen 2013-01-30eko Ebazpenaz eman zaizkion ahalmenak erabiliz, hau

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko administrazio eta zerbitzuetako langileen lanpostuen zerrendei egin zaizkien aldaketak, ebazpen honen eranskinean jasota daudenak, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuak izan daitezela xedatzea.

Bigarrena.– Aldaketa horiek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen diren egunean bertan izango dituzte ondorioak. Aldaketa horien aurka interesdunek aukerako berraztertzeko errekurtsoa jarri ahal izango dute Gobernu Kontseiluaren aurrean, hilabeteko epean; edo, bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera kontatzen hasita.

Leioa, 2015eko urriaren 1a.

Gerentea,

MIREN LOREA BILBAO ARTETXE.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala