Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

195. zk., 2015eko urriaren 14a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIA SAILA
4312

EBAZPENA, 2015eko urriaren 2koa, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariarena, Lurralde eta Hiri Ikasketetarako Euskal Eskolak (LHIEE) antolatutako Bilboko XXXIX. Hirigintza Ikastaroan (2014-2015) eta Donostiako XL. Hirigintza Ikastaroan (2014-2015) aurreikusten den «erakunde edo enpresetan egin beharreko praktikaldia» esleitu zitzaion pertsonak uko egin diola argitara emateko dena.

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariaren 2015eko irailaren 21eko Ebazpenaren bidez, Lurralde eta Hiri Ikasketetarako Euskal Eskolak (LHIEE) antolatutako Bilboko XXXIX. Hirigintza Ikastaroan (2014-2015) eta Donostiako XL. Hirigintza Ikastaroan (2014-2015) aurreikusten den «erakunde edo enpresetan egin beharreko praktikaldia» esleitu zen (EHAA, 188 zk., 2015eko urriaren 2koa).

Bilboko XXXIX. Hirigintza Ikastaroko ikaslea izan zen Miren Amaia Belloso Uribe Zuzenbideko lizentziatuari eman zitzaion praktikaldia Zarautzeko Udalean egiteko aukera.

Miren Amaia Belloso Uribek idazki bat aurkeztu du, non esaten duen praktikaldiari uko egiten diola lan-arrazoiak direla medio, 2015eko urriaren 1etik aurrera.

Hortaz, bada, hauxe

EBATZI DUT:

Lehenengoa.– Miren Amaia Belloso Uribek aurkeztu duen ukoa onartzea; hain zuzen ere, Zarautzeko Udalean egin behar zuen praktikaldia, erakunde edo enpresei zegokiena.

Bigarrena.– Zarautzeko Udalari ukoaren berri ematea.

Hirugarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko urriaren 2a.

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendaria,

MARÍA TERESA IRURETAGOYENA IBARGUREN.


Azterketa dokumentala