Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

195. zk., 2015eko urriaren 14a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIA SAILA
4306

EBAZPENA, 2015eko urriaren 2koa, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariarena, Imanol Urigüen Garaizabal jauna Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko Hautaketa eta Prestakuntza zuzendariorde izendatzeko dena.

Aztertuta geratu da Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariaren 2015eko abuztuaren 28ko Ebazpenaren bidez (2015eko irailaren 8ko EHAAn, 170. zk.) argitaratutako deialdia, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko Hautaketa eta Prestakuntza zuzendariordearen postua betetzekoa.

Eskabideak aurkezteko epea amaituta, eskainitako lanpostuan jarduteko izangaiek aurkeztu dituzten agiriak aztertu dira, eta haien ezaugarri profesionalak curriculum vitae-an azaldutako merezimenduen arabera baloratu.

Aurkezturiko agiriak aztertuta, Imanol Urigüen Garaizabal jauna eskainitako posturako egokia dela eta postu horretan jarduteko moduko gaitasuna baduela ikusi da.

Horiek horrela, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Imanol Urigüen Garaizabal jauna Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko Hautaketa eta Prestakuntza zuzendariorde izendatzea (512006 kodea, 2. dotazioa).

Bigarrena.– Izendapenak 2015eko urriaren 8tik aurrera hartuko du indarra, EHAAn noiz argitaratzen den kontuan hartu gabe.

Hirugarrena.– Deialdia ebazten duen eta administrazio-bideari amaiera ematen ez dion ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Justizia eta Herri Administrazioko sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko urriaren 2a.

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendaria,

MARÍA TERESA IRURETAGOYENA IBARGUREN.


Azterketa dokumentala