Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

195. zk., 2015eko urriaren 14a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIA SAILA
4305

EBAZPENA, 2015eko urriaren 2koa, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariarena, Fulgencio Aledo Amorós jauna Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko Koordinazio eta Kudeaketako idazkari nagusi izendatzeko dena.

Aztertuta geratu da Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariaren 2015eko abuztuaren 28ko Ebazpenaren bidez (2015eko irailaren 8ko EHAA, 170. zk.) argitaratutako deialdia, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko Koordinazio eta Kudeaketako idazkari nagusiaren postua betetzekoa.

Eskabideak aurkezteko epea amaituta, eskainitako lanpostuan jarduteko izangaiek aurkeztu dituzten agiriak aztertu dira, eta haien ezaugarri profesionalak curriculum vitae-an jasotako merezimenduen arabera baloratu dira.

Aurkezturiko agiriak ikusita, Fulgencio Aledo Amorós jauna eskainitako posturako egokia dela eta postu horretan jarduteko behar besteko gaitasuna duela iritzi da.

Horiek horrela, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Fulgencio Aledo Amorós jauna Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko Koordinazio eta Kudeaketako idazkari nagusi izendatzea (511946 kodea, 1. dotazioa).

Bigarrena.– Izendapenak 2015eko urriaren 8tik aurrera izango ditu ondorioak, EHAAn noiz argitaratzen den kontuan hartu gabe.

Hirugarrena.– Ebazpen honek ez du amaitzen administrazio-bidea, eta, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Herri Administrazio eta Justiziako sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko urriaren 2a.

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendaria,

MARÍA TERESA IRURETAGOYENA IBARGUREN.


Azterketa dokumentala