Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

189. zk., 2015eko urriaren 5a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
4189

IRAGARKIA, 2015eko irailaren 17koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, itzultze baten artxibatze-ebazpena jakinarazteari buruzkoa.

2015eko uztailaren 2an Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiak onuradunari irekitako itzultze-espedientea artxibatzea ebatzi zuen; espediente hori izandako ez betetzea dela eta ireki zen, Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuaren 2012ko apirilaren 18ko Aginduak xedatutakoaren arabera (otsailaren 26ko 196/2010 Errege Dekretuan aurreikusitako diru-laguntzak emateko prozedura arautzen du agindu horrek).

Aipatutako ebazpena jakinarazi ezin izan denez, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 3/1992 Legearen 59.5 artikuluaren arabera, (Sektore Publikoa arrazionalizatu eta administrazioa eraberritzeko beste zenbait neurriri buruzko irailaren 16ko 15/2014 Legearen bidez aldatu zen lege hori), Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratutako iragarki honen bitartez jakinarazten da, eta honako ohar hauek egiten dira:

1.– Interesdunak aipaturiko ebazpenaren testu osoa eskura du Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Zerbitzu Zentraletan, Gasteizko Jose Atxotegi kaleko 1. zenbakian (01009).

2.– Ebazpen horrek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa jar dakioke Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiari, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean; edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Gasteizko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera.

(Ikus .PDF)

Vitoria-Gasteiz, 2015eko irailaren 17a.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,

ADOLFO ALUSTIZA FERNÁNDEZ.


Azterketa dokumentala