Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

187. zk., 2015eko urriaren 1a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

BASAURIKO UDALA
4132

IRAGARKIA, Basauriko udalerriko zarata-maparen eguneratzeari hasierako onespena emateari eta eguneratze hori jendaurrean jartzeari buruzkoa.

2015eko irailaren 18ko 2786/2015 Alkatetza Dekretuaren bidez erabaki egin da hasierako onespena ematea Basauriko udalerriko zarata-mapari, oinarritzat hartuta Euskal Autonomia Erkidegoko hots-kutsadurari buruzko urriaren 16ko 213/2012 Dekretuaren 13. artikulua, eta AAC Centro de Acústica Aplicada SL enpresak egindako dokumentuekin bat etorrita.

Era berean, aipatutako gaiari buruzko espedientea jendaurrean jartzea xedatu da, hilabetez, iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Bizkaiko Aldizkari Ofizialean azkenengoz txertatzen denetik aurrera.

Horrela, bada, aukera egongo da zarata-mapa aztertzeko eta egoki iritzitako alegazioak aurkezteko, Lurralde-politika eta Kontratazio Arloko udal bulegoetan (08:30-13:30 bitarteko ordutegian). Dokumentua udal webgunean ere egongo da eskuragarri.

Basaurin, 2015eko irailaren 18a.

Alkatea,

ANDONI BUSQUET ELORRIETA.


Azterketa dokumentala