Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

187. zk., 2015eko urriaren 1a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
4131

IRAGARKIA, 2015eko irailaren 22koa, Bizkaiko Nahitaezko Desjabetzeetarako Lurralde Epaimahaiko idazkariarena, Bizkaiko Nahitaezko Desjabetzeetarako Lurralde Epaimahaiaren 2015eko ekainaren 17ko Erabakia jakinarazteko dena. Erabaki hori desjabetze-jarduerek ukitutako finka baten balio justua ezartzeari buruzkoa da.

Eranskinean jasotako ebazpena jakinarazten saiatu arren lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59. eta 61. artikuluen arabera, Sektore Publikoa arrazionalizatu eta administrazioa eraberritzeko beste zenbait neurriri buruzko irailaren 16ko 15/2014 Legeak aldatua.

Hori guztia argitara ematen da interesdun guztiek horren berri izan dezaten –jakinarazpentzat jo behar dute–, ohartarazpen honekin:

Interesdunak Bizkaiko Nahitaezko Desjabetzeetarako Lurralde Epaimahaiaren egoitzan (Bilboko Kale Nagusia 85, seigarren solairua) agertu daitezke bost eguneko epean, ebazpenak zer dioen jakiteko, eta bi hilabeteko epea edukiko dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzeko, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean (BOE) argitaratu eta hurrengo egunetik hasita. Errekurtsoa Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan jarri beharko da (Bilbon daukan egoitzan). Halaber, aukerako berraztertzeko errekurtsoa jar daiteke, azaroaren 26ko 30/1992 Legea aldatu duen 4/1999 Legean aurrez ikusitakoaren arabera. Aukerako berraztertzeko errekurtso hori Lurralde Epaimahaian bertan jarri beharko da, hilabeteko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean (BOE) argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

(Ikus .PDF)

Bilbao, 2015eko irailaren 22a.

Bizkaiko Nahitaezko Desjabetzeetarako Lurralde Epaimahaiko idazkaria,

M.ª DEL MAR MARTINEZ GONZALEZ.


Azterketa dokumentala