Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

187. zk., 2015eko urriaren 1a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BARAKALDOKO LEHEN AUZIALDIKO 2 ZENBAKIKO EPAITEGIA
4126

EDIKTUA, 254/2014 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Jose Luis Sainz Guiribiteyk eta Petra Sainz Guiribiteyk eskatuta, Barakaldoko Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegian (Bizkaia), 254/2014 hitzezko judizioaren prozedura bideratu da, Ruby Esperanza Payan Alvarezen aurka, diru-zenbateko bat erreklamatzeko. Prozedura horren gainean epaia eman da. Hona hemen idazpurua eta epaitza:

43/2015 EPAIA
EPAITZA

Baiesten dut José Luis Saiz Guribiteyren izenean eta ordez Haize Vizcaya de Muerza prokuradoreak aurkeztutako demanda, Ruby Esperanza Payen Álvarezen eta Diego Vega Casanovaren aurka, eta, horrenbestez, auzi-jartzaileari 2.501,19 euro ordaintzera kondenatzen ditut. Prozesu-kostuak demandatuei ezartzen dizkiet.

Zenbateko horrek legezko interesa sortuko du 2014ko maiatzaren 14tik ebazpen honen egunera arte, eta legezko interesa bi puntuz gehituta egun horretatik zorra guztiz ordaindu arte.

Ruby Esperanza Payan Alvarez demandatuari behar bezalako jakinarazpena egiteko balio dezan, ematen eta sinatzen dut ediktu hau, Barakaldon (Bizkaia), bi mila eta hamabosteko ekainaren hogeita bian.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala