Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

187. zk., 2015eko urriaren 1a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ETXEPARE EUSKAL INSTITUTUA / BASQUE INSTITUTE
4125

EBAZPENA, 2015eko irailaren 21ekoa, Etxepare Euskal Institutuko zuzendariarena, euskararen eremu geografikotik kanpo arte plastiko eta ikusizkoak, musika eta dantza 2015. urtean zabaltzeko diru-laguntzetara bideraturiko zenbatekoa handitu dela jakinarazteko dena.

AURREKARIAK

1.– 2015eko apirilaren 21ean argitaratu zen EHAAn euskararen eremu geografikotik kanpo arte plastiko eta ikusizkoak, musika eta dantza 2015. urtean zabaltzeko diru-laguntzak emateko modua arautzen duen Etxepare Euskal Institutuko zuzendariaren Ebazpena.

2.– Ebazpen horretako 3.1 artikuluan finkatu zen gehieneko diru-zuzkidura berrogeita hamahiru mila (53.000) eurokoa izango dela eta 4. artikuluan, aldiz, zenbateko hori baldintzak betetzen dituzten eskabideen artean banatuko dela aurrekontuko zuzkidura agortu arte.

3.– Lehenengo xedapen gehigarriaren arabera, aurrekontua amaitzen baldin bada eta eskatutako diru-laguntzen zenbateko osoa kontuan hartuta, 3. artikuluan ezarritako zenbateko osoa handitu ahal izango da, baldin eta EEIren beste diru-laguntza deialdi batzuk esleitu ondoren aurrekontuetako izakinak agortu ez badira. Aldaketa hori eskabideen gaineko ebazpena eman aurretik egin beharko da. Adierazitako aldaketaren berri EEIren zuzendariaren ebazpenaren bidez eman beharko da, eta EHAAn argitaratuko da.

Hori guztia kontuan izanik, lehenengo xedapen gehigarriak egokitu dizkidan betebeharren jardunean, hurrengo hau

EBATZI DUT:

Lehenengoa.– 3. artikuluan ezarritako zenbateko osoa 3.000 eurotan handitzea, eskatutako diru-laguntzen zenbateko osoa kontuan hartuta eta beste diru-laguntza deialdi batzuk esleitu ondoren aurrekontuetako izakinak ez baitira agortu. Horrela, deialdi honetara bideratutako zenbatekoa 56.000 eurokoa izango da.

Donostia, 2015eko irailaren 21a.

Etxepare Euskal institutuko zuzendaria,

MARIA AITZPEA GOENAGA MENDIOLA.


Azterketa dokumentala