Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

187. zk., 2015eko urriaren 1a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

INGURUMEN ETA LURRALDE POLITIKA SAILA
4124

EBAZPENA, 2015eko irailaren 22koa, Garraio Azpiegituren zuzendariarena; administrazio-emakida emateko proiektu-lehiari dagokion izapideari hasiera emateko dena.

Lehenengoa.– Repsol Comercial de Productos Petrolíferos SA enpresak jabari publikoaren emakida bat eskatu du, Ondarroako portuan gasolioa biltegiratu eta ontziak gasolioaz hornitzeko instalazioa jartzeko.

Bigarrena.– Estatuko portuei eta merkataritzako nabigazioari buruzko Legearen Testu Bateginaren 83. artikuluan xedatutakoarekin bat, proiektuen lehiari doakion izapidea abiarazi behar da; izapide hori iragarri egin beharko da, aipatutako testu bateginaren 85.1 artikuluaren arabera. Irailaren 5eko 2/2001 Legegintzako Errege Dekretuaren bitartez onartu zen testu bategin hori.

Hirugarrena.– Portuetako Jardueren Erregelamenduaren 3. artikuluak Ingurumen eta Lurralde Politika Sailari egozten dizkio honako hauek: portuetako zerbitzuen kontrola eta kudeaketa, eta portuen antolamendua; eta EAEren eskumenpeko portuetako instalazioetan eta portuetan egiten diren jarduerekin zerikusia duen oro.

Orain arte adierazitakoarekin bat, eta apirilaren 9ko 196/2013 Dekretuaren 6.e) eta 14.1.m) artikuluek zuzendaritza honi ematen dizkioten eskumenen arabera (dekretu horren bitartez, Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezarri ziren),

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Ondarroako portuan gasolioa biltegiratu eta ontziak gasolioaz hornitzeko instalazioa jartzeko jabari publikoaren emakida emateko proiektu-lehiari dagokion izapideari hasiera ematea.

Bigarrena.– 1.– Ebazpen honen xede bera edo beste xede bat duten eskabideak aurkezteko, hilabeteko epea irekitzea, EHAAn ebazpen hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Estatuko portuei eta merkataritzako nabigazioari buruzko Legearen Testu Bateginaren 83. artikuluan ezarritako baldintzak bete beharko dituzte eskabideok. Irailaren 5eko 2/2001 Legegintzako Errege Dekretuaren bitartez onartu zen testu bategin hori.

2.– Eskabideak honako leku hauetan aurkeztu beharko dira: Portuen Lurralde Zerbitzuaren bulegoak (Elcano 3, behea, 48011 Bilbao); eta Garraio Azpiegituren Zuzendaritza (Donostia 1, Lakua 1, 7. solairua, Vitoria-Gasteiz), Eta hartarako ordutegia hau izango da: astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 14:00etara.

Hirugarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko irailaren 22a.

Garraio Azpiegituren zuzendaria,

MARÍA ALMUDENA RUIZ DE ANGULO DEL CAMPO.


Azterketa dokumentala