Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

187. zk., 2015eko urriaren 1a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
4123

EBAZPENA, 2015eko irailaren 4koa, Hizkuntza Politikarako sailburuordearena, IKT deialdiari dagozkion 2015eko diru-laguntzak esleitzen dituena.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuak 2015eko urtarrilaren 30ean emandako Aginduan, informazioaren eta komunikazioaren teknologietan euskara sustatu, garatu edota normalizatzeko diru-laguntzei (IKT) buruz finkatutakoari jarraituz (EHAA, 2015eko otsailaren 5ekoa, 24. zenbakia), eta, aldi berean, Balorazio Batzordeak eginiko proposamenak gogoan izanik, honako hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Atzera egindakotzat jotzea I. eranskinean zehazten diren eskabideak.

2. artikulua.– Goian adierazitako aginduan finkatutako baldintzetakoren bat ez betetzeagatik II. eranskinean zehazten diren egitasmoak bazterrean uztea.

3. artikulua.– Goian adierazitako aginduan finkatutako baldintzak bete eta, aldi berean, 70 puntu edo hortik gora lortu dituzten egitasmoak diruz laguntzea (III. eranskina).

4. artikulua.– Goian adierazitako aginduan finkatutako baldintzak bete arren, 70 puntutik behera lortu dituzten egitasmoak diru-laguntzarik gabe uztea (IV. eranskina).

5. artikulua.– Interesdunei ebazpen honen berri ematea.

6. artikulua.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea herritar orok jakin dezan.

7. artikulua.– Laguntza-eskatzaileren bat hartutako ebazpenarekin ados ez badago eta errekurtsoa aurkeztu nahi badu, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita hilabeteko epean gora jotzeko errekurtsoa egiteko aukera izango du Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren aurrean.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko irailaren 4a.

Hizkuntza Politikarako sailburuordea,

PATXI XABIER BAZTARRICA GALPARSORO.

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala