Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

187. zk., 2015eko urriaren 1a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

OGASUN ETA FINANTZA SAILA
4122

AGINDUA, 2015eko irailaren 22koa, Ogasun eta Finantzetako sailburuarena, 2015eko ekitaldia ixteko eragiketei buruzkoa.

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren eta bere erakunde autonomoen 2015eko ekitaldiari dagokionez, kontabilitate-prozesuan esku hartzen duten organoen bitartez, ekitaldiko kontuak prestatzeko eta aurrekontuen likidazioa koordinatu eta arintzeko, beharrezkotzat jotzen da ekitaldia ixteko eragiketak arautzea.

Ondorioz, Ogasun eta Finantza Sailaren egitura eta zereginak finkatzen dituen apirilaren 9ko 192/2013 Dekretuak esleitutako ahalmenez baliatuz, honako hau

XEDATZEN DUT:

1. artikulua.– Aplikazio-eremua.

Agindu hau Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren 2015eko ekitaldia ixteko eragiketei aplikatuko zaie, baita administrazioko erakunde autonomo hauen eragiketei ere: Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundea (Habe), Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea (Ivap), Euskal Estatistika Erakundea (Eustat), Emakumearen Euskal Erakundea (Emakunde), Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundea (Osalan), Polizia eta Larrialdietarako Euskal Akademia, Kontsumoko Euskal Institutua (Kontsumobide), Euskal Enplegu Zerbitzua (Lanbide), Lehiaren Euskal Agintaritza eta Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutua.

2. artikulua.– Kontabilitate-agiriak jasotzeko egunak.

Honako hauek izango dira Ogasun eta Finantza Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoan 2015eko ekitaldiari dagozkion kontabilitate-agiriak jasotzeko azken egunak:

1.– 2015eko urriaren 2ra arte.

a) Aurrekontuetako aldaketei buruzko agiriak eta kontabilitateko egozketa egokitzeko beharrezkoak diren aldaketa teknikoak jasotzen dituztenak. Salbuetsi egiten dira I. kapituluko gastuei eragiten dietenak eta nominan gerta daitezkeen gorabeherak zuzentzeko beharrezkoak direnak.

b) «A» agiriak, kudeaketaren hainbat alditan burutu behar diren gastuetarako baimenei dagozkienak. Salbuetsi egiten dira I. kapituluko gastuei eragiten dietenak eta nominan gerta daitezkeen gorabeherak zuzentzeko beharrezkoak direnak.

2.– 2015eko urriaren 28ra arte.

«D» eta «AD» agiriak II. eta VI. kapituluei egotzi beharreko kontratuei dagozkienak. Barnean hartzen ditu abenduaren 31 baino lehen gauzatu beharreko kontratu txikiak; fase bereizietan tramitatu beharko dira. Aurreratutako funtsen erregimenaren bitartez tramitatutako kontratu txikiak kanpoan gelditzen dira.

3.– 2015eko azaroaren 24ra arte.

a) «AD», «D» eta «DO» agiriak, IV. eta VII. kapituluei egoztekoak diren diru-laguntzei dagozkienak, baita kontabilitateko egozketa zuzenerako beharrezkoak diren kapitulu horien «A/» eta «A» agiriak ere, hilabeteko maiztasuna duten diru-laguntzei dagozkienak izan ezik.

b) «A aurretiaz izapidetzeko» agiriak, gastu-espedienteei dagozkienak.

c) «AD», «D», «O» eta «DO» agiriak, administrazioko erakunde autonomoei, zuzenbide pribatuko ente publikoei, sozietate publikoei eta Euskal Autonomia Erkidegoaren sektore publikoko partzuergo eta fundazioei egindako eskualdaketei dagozkienak, IV. eta VII. kapituluei egoztekoak; eta «R», «RI» eta «MI» agiriak, erakunde autonomoetan kapitulu horiei egoztekoak, diru-sarrerak bermatzeko errentaren agiriei dagozkienak izan ezik.

d) «D», «O» «DO» eta «ADO» agiriak, VIII. kapituluari egoztekoak diren gastuei dagozkienak, langileentzako maileguei dagozkienak izan ezik.

e) «ADO» agiriak, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko lurralde-ordezkaritzen gastuen kontuetarako aurreraturiko funtsak berrezartzekoak eta funtsak bidaltzekoak.

f) «DO» agiriak, Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren desjabetzeen kontuko funtsak berrezartzekoak.

4.– 2015eko abenduaren 11ra arte.

a) «D aurretiaz izapidetzeko» agiriak, gastu-espedienteei dagozkienak.

b) «ADO» agiriak, nomina-aurrerapenei eta langileentzako maileguei dagozkienak. Geroago izapidetzen direnak hurrengo ekitaldiari egotziko zaizkio.

c) 2015eko ekitaldiaren kargurako «EO» agiriak, ordainketa-modua «F Formalizazioa» delakoa dutenak salbu.

d) «RI», «P/» eta «EI» agiriak, taloi bidezko diru-sarrerei dagozkienak. Geroago jasotzen direnak hurrengo ekitaldiari egotziko zaizkio.

e) «MV», «P/», «OR/» eta «OR» agiriak, itxitako ekitaldien hondarrei dagozkienak. Geroago egiten diren ordainketa eta mugimenduak 2016ko urtarrilaren 1etik aurrera izapidetuko dira, ekitaldi horri dagozkion erreferentzia berriekin.

f) «ADO», «DO» eta «O» agiriak, «B Eskuzko transferentzia» ordaintzeko modua dutenak. Geroago izapidetzen direnek, eskuz ordaindu behar direnek, «R Hondarrak, eskuz ordaintzekoak» ordainketa modua izango dute.

5.– 2016ko urtarrilaren 18ra arte.

a) «AD», «D», «DO», «O» eta «ADO» agiriak, aurreko ataletan berariaz aipatu gabekoak, salbu eta artikulu honetako 6. puntuan aipatutakoak.

b) Nominan gerta litezkeen gorabeherak zuzentzeko behar diren agiri guztiak.

c) 2015eko abenduaren 31ra arte aitortutako eskubideen eta, hala badagokio, sartutakoen kitatzeko agiriak, jasanarazitako BEZa duten eragiketei dagozkienak, eta zerga horri dagozkion kontabilitate-agiriak.

d) Aurreraturiko funtsen kargurako ordainketetarako eskuordetutako kontuen itxiera-agiriak, Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari buruzko irailaren 30eko 211/1997 Dekretuan ezarritakoarekin eta aurreratutako funtsen erregimenari buruzko Ogasun eta Herri Administrazioko sailburuaren 2000ko martxoaren 30eko eta 2005eko martxoaren 9ko Aginduetan xedatutakoarekin bat etorriz.

e) Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren desjabetzeen kontuaren itxiera-agiriak, Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren ekainaren 20ko 2/06 zirkularrean ezarritakoari jarraituz.

6.– 2016ko urtarrilaren 29ra arte.

a) «O» agiriak, VI. kapituluari egoztekoak diren obra-ziurtagiriei dagozkienak.

b) 2015eko abenduaren 31ra arte aitortutako eta likidatutako eskubideen eta, kasua bada, sartutakoen likidazio-agiriak, 5.c) puntuan adierazi ez direnak, eta data horretara arte jasotako fidantzen eta gordailuen agiriak; halaber, horiei dagozkien kontabilitate-agiriak.

c) Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko finantza-autonomia duten ikastetxeen diru-sarrera eta gastuak kitatzeko agiriak, Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren 1999ko azaroaren 25eko 4/99 eta 2000ko urriaren 19ko 2/00 zirkularretan ezarritakoaren arabera.

d) Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko ordezkaritzen gastu-kontu baimenduen itxiera-agiriak, Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren 2007ko urtarrilaren 30eko 2/07 zirkularrean ezarritakoaren arabera.

e) Artikulu honetako idatzi-zatietan berariaz aipatu gabeko edozein kontabilitate-agiri, 2015eko ekitaldian kontabilizatutako obligazioen ordainketei dagozkien «MV» agiriak izan ezik; agiri horiek hartzeko epe-muga Kontrol Ekonomikoko Bulegoak jakinaraziko du.

f) 2015erako programaturiko helburuak zenbateraino bete diren azaltzen duen memoria.

3. artikulua.– 2016rako konprometitutako urte anitzeko gastuen karga.

Aurreko ekitaldietan 2016ko ekitaldirako konprometitutako urte anitzeko gastuak ahalik eta lasterren kontabiliza daitezen eta 2015eko ekitaldia ixteko aukera eman dezaten, sailek eta erakunde autonomoek, 2016ko otsailaren 5a baino lehenago, Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren 2007ko abenduaren 11ko 7/07 zirkularrean urte anitzeko gastuak kargatzeko ezarritako izapideak egingo dituzte.

4. artikulua.– Ordainketak eta diru-sarrerak itzultzea.

1.– 2016ko urtarrilaren 1etik aurrera, 2015eko ekitaldiari dagozkion ordainketa-itzulketa guztiak eta aurretikoak ohiko aurrekontuko diru-sarreratzat hartuko dira, eta 380.00 kontzeptuari («Itzulketak») egotziko zaizkio.

2.– 2016ko urtarrilaren 1etik aurrera, 2015eko ekitaldiko diru-sarreren itzulketak eta aurretikoak ohiko aurrekontuko gastutzat joko dira.

5. artikulua.– Urteko kontuak prestatzea.

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren eta horko erakunde autonomoen urteko kontuak prestatzeko, Kontrol Ekonomikoko Bulegoari zenbait agiri bidaliko zaizkio, 2016ko otsailaren 5a baino lehen: 2015eko abenduaren 31 baino lehenago amaitutako obren espedienteei buruzkoa izanik «Egite-bidean dauden ibilgetuak» edo «Beste erakunde publiko batzuentzat kudeatutako inbertsioak» izenez erregistratutakoak. Agiriak:

– Inbertsioak behin betiko hartu izanaren akta edo, hala badagokio, inbertsio horiek amaitu direla justifikatzeko memoria, eskudun organoak sinatua, kasu bietan ere jasotako inbertsioaren zenbatekoa eta noiz jaso den zehaztuz. Obra-proiektuei dagokienez, aipatutako agiriak ez dira bidaliko harik eta obra amaitu arte, obra egiten ez denean izan ezik. Kasu horretan, egoera zein den adieraziko da.

– Gauzatutako inbertsioari egotzi behar zaion behin betiko ibilgetuaren zenbakia eta azpizenbakia.

– Jasotzailea, beste ente publiko batzuentzat kudeatutako inbertsioak direnean.

AZKEN XEDAPENA

Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean sartuko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko irailaren 22a.

Ogasun eta Finantzetako sailburua,

RICARDO GATZAGAETXEBARRIA BASTIDA.


Azterketa dokumentala