Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

187. zk., 2015eko urriaren 1a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIA SAILA
4119

AGINDUA, 2013ko ekainaren 20koa, Herri Administrazio eta Justiziako sailburuarena, Orue Auzolana Fundazioaren eratzea Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko dena.

Orue Auzolana Fundazioa Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko eskatuz aurkeztutako espedientea ikusi eta aztertu da.

AURREKARIAK

Lehenengoa.– 2013ko apirilaren 19an, Justizia eta Herri Administrazio Sailean eskabide bat sartu zen, zeinean eskatzen baitzen Amorebieta-Etxanoko (Bizkaia) Orue Auzolana Fundazioa Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko. Aipatu fundazioa «Pertsonen Garapenerako Ikerketa Ta Garapen (ITG) Taldea» erakundeak sortua da. Eskariari espedienteko agiriak erantsi zitzaizkion.

Bigarrena.– Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babeslaritzaren Aholku Batzordeko Batzorde Teknikoa bildu zen fundazioaren helburuak zilegi eta guztiontzako onuragarri direla egiaztatzeko, eta 2013ko maiatzaren 27an, fundazioa erregistroan inskribatzearen aldeko txostena eman zuen.

Hirugarrena.– Honako hauek dira fundazioaren helburuak, estatutuen 3. artikuluan ezarritakoaren arabera:

«osasun-, hezkuntza- eta gizarte-arloan gizarteak aurrera egin dezan sustatzea, bultzatzea eta garatzea

Laugarrena.– Estatutuen 5. eta 6. artikuluek diotenez, fundazioaren egoitza Amorebieta-Etxanon dago (San Miguel de Dudea auzoa, z.g.). Fundazioak batik bat Euskal Autonomia Erkidegoan garatzen ditu bere jarduerak.

Bosgarrena.– Hasierako dotazioa hamabost mila (15.000) eurokoa da, eta ondoz ondoko bi zatitan ordainduko da; lehenengo zati bat, esku-dirutan egindako ekarpenen bidez, eta, gero, beste zati bat, diruzkoa ez den ekarpen baten bidez, hau da, horretarako aurkeztutako agiri publikoan adierazitako ezaugarriak dituzten hamar ordenagailuren bidez. Erregistroko inskripzioaren espedientean, agiri bidez egiaztatzen da diruzko ekarpenaren eta diruzkoa ez den ekarpenaren % 30 burutu dela, EAEko Fundazioen Erregistroaren Erregelamenduaren 37.1.c) artikuluan ezarritakoaren arabera (erregelemandu hori ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren bidez onartu zen). Gainerako ekarpenak gehienez ere bost urteko epean egingo dira, aurkeztutako titulu publikoan aurreikusitakoaren arabera.

Seigarrena.– Patronatuari dagokio fundazioa ordezkatzea, administratzea eta gobernatzea. Patronatuko kideek doan beteko dituzte beren egitekoak, fundazioaren estatutuetan xedatutakoaren arabera.

Zazpigarrena.– Patronatuko kideak, hasieran, fundazioa eratzeko eskrituran ezartzen denez, hauek izango dira:

(Ikus .PDF)

Guztiek onartu dituzte beren karguak, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 17ko 12/1994 Legearen 12.1 artikuluan ezarritako moduetariko bat erabiliz.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa.– Herri Administrazio eta Justiziako sailburuari dagokio fundazioaren estatutuak aldatzeko espedientea agindu bidez ebaztea. Hala ezarrita dago: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 3.1 artikuluan; Euskal Autonomia Erkidegoko Babeslaritzaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 100/2007 Dekretuaren 4.1.a) artikuluan; Herri Administrazio eta Justizia Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 9ko 188/2013 Dekretuan; eta Lehendakariaren abenduaren 15eko 20/2012 Dekretuan, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzeko eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzekoan.

Bigarrena.– Horretarako legitimazioa daukan pertsona juridiko pribatu batek sustatu du espediente hau. Espedienteari, bestalde, funtsezkotzat jotzen diren datu eta agiriak erantsi zaizkio, eta bereziki, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 17ko 12/1994 Legearen 6., 7. eta 9. artikuluetan eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 36., 37., 38. eta 39. artikuluetan ezarritakoa betez. Lege eta erregelamenduzko manuen arabera egin da Fundazioaren eraketa.

Aipatutako arauak eta oro har kasu honetan aplika daitezkeen gainerakoak IKUSIRIK, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Honako hau Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko agintzea –egun honetan eta F-354 erregistro-zenbakiarekin–: Amorebieta-Etxanoko (Bizkaia) Orue Auzolana Fundazioaren eraketa, bai eta Patronatuaren hasierako osaera ere. Patronatu horretako kideak zazpigarren aurrekarian agertzen dira. Kideok espresuki onartu dituzte euren karguak, 2013ko martxoaren 13an egiletsitako eskritura publikoan; eskritura hori 2013ko apirilaren 10eko beste eskritura batez osatu zen, eta biak ere Bilboko notario Carmen Velasco Ramirezen aurrean egiletsi ziren (217 protokolo zk.).

Bigarrena.– Fundazio hori, helburuak kontuan hartuta, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroko 4. sekzioan sailkatzea, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 2.2 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz.

Hirugarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea eta interesdunei bidaltzea.

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Herri Administrazio eta Justiziako sailburuari, hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko ekainaren 20a.

Herri Administrazio eta Justiziako sailburua,

JOSU IÑAKI ERCORECA GERVASIO.


Azterketa dokumentala