Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

186. zk., 2015eko irailaren 30a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
4117

IRAGARKIA, 205/2015 administrazioarekiko auzi-errekurtsoan interesdun direnak epatzeko dena (prozedura laburtua).

Honako hau jakinarazten zaio hirugarren interesdun orori: Unai Alonso San Román jaunak 205/2015 prozedura laburtuari dagokion administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu duela Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 1. zenbakiko Epaitegiko Administrazioarekiko Auzien ZULUPean, Osakidetza-Euskal osasun-zerbitzuko zuzendari nagusiaren irailaren 9ko 928/2014 Ebazpenaren aurka aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoa ezesten duen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren 2015eko apirilaren 22ko Erabakiaren aurka, irailaren 9ko 928/2014 Ebazpenaren bidez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko erakundean destinoa duten administrari laguntzaileen kategorian hautatutako izangaien behin betiko zerrenda eta txanda irekiko destino-esleipena argitaratzen dira (2011ko EPE).

(Ikus .PDF)

Beraz, interesa izan dezaketen hirugarren guztiak epatzen dira, eta ohartarazten zaie bederatzi eguneko epea izango dutela, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, prozedura judizialean agertu eta pertsonatzeko.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko irailaren 18a.

Aholkularitza Juridikoko zuzendariordea,

SUSANA LÓPEZ ALTUNA.


Azterketa dokumentala