Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

186. zk., 2015eko irailaren 30a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
4107

IRAGARKIA, Honen bidez jakinarazten da Teknologia eta Estrategia zuzendariaren 2015eko uztailaren 20ko Ebazpena, IG-2008/0000508 errebokatze- eta itzulketa-espedientea ebazten duena.

Datalia Tecnologías de la Información, S.L. sozietateari (Axpeko erribera 11, Axpe-Erandio industrialdea, C2 eraikina, 209. dptu., 48950 Erandio, Bizkaia) ebazpen horren jakinarazpena ohiko moduan egiterik izan ez denez, iragarki hau argitaratu da.

Espedientearen deskribapen laburra:

Jaso duen laguntza:

Gaitek programa.

Laguntza emateko ebazpena:

Teknologia zuzendariaren 2008ko abenduaren 10eko Ebazpena.

Eskatutako itzulketa:

15.995,27 euro.

Legezko ohartarazpenak:

Ebazpen honek ez du administrazio-bidea amaitzen; beraz, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasuneko sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Halaber, jakinarazten zaio, dirua itzultzeko epea bi hilekoa dela, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Ebazpen horren aurka, gora jotzeko errekurtsoa jartzeko dagoen hilabeteko epea orokorrean ezarritako epea baino geroago amaitzen bada, ordaintzeko epea errekurtsoa jartzeko epea amaitu eta hurrengo egun baliodunean amaituko da, baldin eta errekurtsorik aurkezten ez bada; hori guztia, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasunaren Dirubilketa Araudia onartzen duen abuztuaren 31ko 212/1998 Dekretuaren 44. artikuluak 1., 3. eta 4. zenbakietan xedatutakoarekin bat.

Ordaintzerakoan, adierazi beharko da izena (Datalia Tecnologías de la Información, S.L.), espediente-zenbakia (IG-2008/0000508), eta Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailari dagokiola; BBVAren (Banco Bilbao Vizcaya Argentaria) kontu honetan sartuko da dirua: 0182 5685 07 0000226271 (Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiaren kontu nagusia).

Hori guztia Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratuta jakinarazten da, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 artikuluan xedatutakoa betetzeko (lege horrek Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen urtarrilaren 13ko 4/1999 Legea aldatu zuen).

(Ikus .PDF)

Vitoria-Gasteiz, 2015eko irailaren 18a.

Zerbitzu zuzendaria,

MARÍA TERESA AMEZQUETA ALEGRÍA.


Azterketa dokumentala