Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

186. zk., 2015eko irailaren 30a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

INGURUMEN ETA LURRALDE POLITIKA SAILA
4104

IRAGARKIA, Bermeoko portuko babes-dikearen mantu nagusia sendotzeko proiektua idazteko zerbitzuaren kontratua formalizatu dela jakinarazteko dena (016SV/2015 espedientea).

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Ingurumen eta Lurralde Politika Saileko Zerbitzu zuzendaria.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kontratazio Mahaia (Zerbitzu Zuzendaritza).

c) Espedientearen zenbakia: 016SV/2015.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: Bermeoko portuko babes-dikearen mantu nagusia sendotzeko proiektua idaztea (Bizkaian).

b) Lotetan banatzea: kontratuaren xedea ez da lotetan banatu.

c) Burutzeko lekua: enpresa esleipendunaren egoitza.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko modua.

a) Izapideak: arruntak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko modua: hainbat irizpide.

4.– Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua: berrehun eta bost mila euro (205.000) gehi berrogeita hiru mila eta berrogeita hamar euro (43.050), BEZarenak. Beraz, guztira, berrehun eta berrogeita zortzi mila eta berrogeita hamar euro (248.050).

5.– Esleipena.

a) Eguna: 2015eko irailaren 16a.

b) Esleipenduna: Técnica y proyectos, S.A.

c) Esleipenaren zenbatekoa: ehun eta hogeita hamalau mila seiehun eta hogeita bost euro (134.625), gehi hogeita zortzi mila berrehun eta hirurogeita hamaika euro eta hogeita bost zentimo (28.271,25), BEZarenak; beraz, guztira, ehun eta hirurogeita bi mila zortziehun eta laurogeita hamasei euro eta hogeita bost zentimo (162.896,25).

6.– Formalizazioa.

a) Eguna: 2015eko irailaren 22a.

b) Kontratista: Técnica y proyectos, S.A.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko irailaren 25a.

Zerbitzu zuzendaria,

JOSÉ IGNACIO BAÑUELOS IBÁÑEZ.


Azterketa dokumentala