Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

186. zk., 2015eko irailaren 30a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ENERGIAREN EUSKAL ERAKUNDEA
4096

EBAZPENA, 2015eko irailaren 18koa, Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez jakinarazten baita zein egunetan amaitu den eskabideak aurkezteko epea garraioan eta mugikortasun efizientean inbertsioak sustatzeko diru laguntzak emateko 2015eko deialdiaren barruan.

Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiaren 2015eko maiatzaren 13ko Ebazpenaren bidez, garraioan eta mugikortasun efizientean inbertsioak sustatzeko diru laguntzak emateko 2015eko deialdia argitaratu zen.

Aipatutako ebazpenaren 3. artikuluan xedatzen denari jarraikiz, «Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (EHAA) iragarkia argitaratzen den egunaren biharamunean hasiko da eskabideak aurkezteko epea programa honen kontura, eta programari esleitutako diru-saila agortzen denean amaituko da.

Nolanahi ere, aipatutako aurrekontua agortu zein ez agortu, 2015eko urriaren 31 izango da azken eguna diru-laguntza eskabideak aurkezteko».

Adierazitakoa kontuan hartuta, eta 2015eko maiatzaren 13ko Ebazpenean aurreikusitako diru laguntzak emateko 2015eko aurrekontua amaitu denez gero, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Jakitera ematea 2015eko irailaren 18an amaitu dela aurrekontu-kreditua, garraioan eta mugikortasun efizientean inbertsioak sustatzeko 2015eko diru-laguntzak ematekoa.

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritza Aldizkarian argitaratzeko agintzea.

Bilbao, 2015eko irailaren 18a.

Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusia,

PILAR URRUTICOECHEA URIARTE.


Azterketa dokumentala