Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

184. zk., 2015eko irailaren 28a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
4066

IRAGARKIA, 2015eko irailaren 21ekoa, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiarena, Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 2 zenbakiko Epaitegiak bideratu duen administrazioarekiko auzi-errekurtsoan (175/2015 prozedura laburtua) interesdun izan litezkeenak deitzen dituena.

Goian azaldutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoa (175/2015 prozedura laburtua) jarri zen, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiaren 2015eko apirilaren 21eko Ebazpenaren aurka. Ebazpen horren bidez, 2011ko abenduaren 27ko Ebazpenaz deitutako Ertzaintzaren agente lehena kategorian sartzeko hautaketa prozeduratik baztertua izan da demandatzailea. Eta Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 2 zenbakiko Epaitegiak jatorrizko espedientea bidaltzeko eskatuta, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikuluan aurreikusitakoarekin bat etorriz, aipatutako prozeduran interesdun izan litezkeenei dei egiten zaie, Estatuko Aldizkari Ofizialean ebazpen hau argitaratu eta hurrengo egunetik hasita bederatzi eguneko epearen barruan ager daitezen prozeduran; eta hala, egoki baderitzote, euren legezko interesen alde egin ahal dezaten.

(Ikus .PDF)

Arkauti, 2015eko irailaren 21a.

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusia,

MALENTXO ARRUABARRENA JULIÁN.


Azterketa dokumentala