Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

184. zk., 2015eko irailaren 28a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
4060

AGINDUA, 2015eko irailaren 22koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, Euskadiko Eskola Kontseiluko kideak kargutik kendu eta, ondorioz, beste batzuk izendatzen dituena.

Euskadiko Eskola Kontseiluei buruzko urriaren 28ko 13/1988 Legearen 10. eta 12. artikuluetan, lege hori garatuz Euskadiko Eskola Kontseilua arautzen duen martxoaren 7ko 55/1989 Dekretuaren 4., 5., 7. eta 8. artikuluetan, eta Euskadiko Eskola Kontseiluaren Funtzionamenduaren Arautegia onartzen duen Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 1990eko apirilaren 4ko Aginduaren 5. eta 15. artikuluetan ezarritakoarekin bat etorriz, honako hau.

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Orain arte Euskadiko unibertsitatez kanpoko ikasleen gurasoen ordezkaria izan den Javier del Campo del Val jauna Euskadiko Eskola Kontseiluko kide kargutik kentzea.

Bigarrena.– FECAPPek proposatuta, Juan Carlos Jauregui Beraza jauna Euskadiko Eskola Kontseiluko kide izendatzea, Euskadiko unibertsitatez kanpoko ikasleen gurasoen ordezkari gisa, Javier del Campo del Val jaunari bere agintaldia amaitzeko falta zaion eperako.

Hirugarrena.– Orain arte Euskadiko unibertsitatez kanpoko ikasleen gurasoen ordezkaria izan den Imanol Zubizarreta Alegria jauna Euskadiko Eskola Kontseiluko kide kargutik kentzea.

Laugarrena.– EHIGEk proposatuta, Usoa Urbieta Egaña andrea Euskadiko Eskola Kontseiluko kide izendatzea, Euskadiko unibertsitatez kanpoko ikasleen gurasoen ordezkari gisa, Imanol Zubizarreta Alegria jaunari bere agintaldia amaitzeko falta zaion eperako.

AZKEN XEDAPENA

Agindu honek argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko irailaren 22a.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.


Azterketa dokumentala