Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

184. zk., 2015eko irailaren 28a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSASUN SAILA
4054

EBAZPENA, 2015eko irailaren 16koa, Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuko zuzendariarena, Alberto Elguea Bilbao jaunak Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuko zuzendaritzako goi-kargudunaren idazkari izateari utz diezaiola xedatzen duena.

Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 50.2 artikuluan xedatutakoarekin bat, eta lege horrek ematen dizkidan eskumenez baliatuz, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Alberto Elguea Bilbao jaunak Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuko zuzendaritzako goi-kargudunaren idazkari izateari utz diezaiola (520010 kodea, 107 dotazioa), egindako lanagatik eskerrak emanez.

Bigarrena.– Kargu uzte honek 2015eko irailaren 21etik aurrera izango ditu ondorioak.

Hirugarrena.– Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango da Osasuneko sailburuaren aurrean, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara eman eta hurrengo egunetik aurrera zenbatzen hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko irailaren 16a.

Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuaren zuzendaria,

XABIER LEGARRETA GABILONDO.


Azterketa dokumentala