Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

183. zk., 2015eko irailaren 25a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OSASUN SAILA
4049

IRAGARKIA, B-7/2015-T zehapen-prozedurari hasiera emateko Bizkaiko Osasuneko lurralde-ordezkariak hartu duen erabakia jakinarazteko dena.

Enrique Mostajo Medrano jaunari –Getxoko Particular de Alonso kalean (2. zenbakian) dagoen «Bar Aratxu» establezimenduaren jabeari– ezin izan diogu ohiko moduan jakinarazi espedienteari hasiera emateko egintza. Horregatik argitaratzen da iragarki hau.

Honen arabera, jakinarazten zaio 2015eko abuztuaren 31n zehapen-espedienteari hasiera eman zaiola, osasun-araudiaren balizko arau-hauste bategatik (tabakoa).

Legezko ohartarazpenak:

– Interesdunak hamabost eguneko epea du hasierako erabakia ikusteko, bidezkotzat jotzen dituen alegazioak, agiriak edo argibideak aurkezteko, frogaldia irekitzeko eskabidea egiteko eta egoki iritzitako frogabideak proposatzeko; epe horretan, halaber, espedientea ikusi ahal izango du Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzan (Bilbao, Rekalde zumarkalea 39A, 5. solairua).

Hori guztia Estatu Aldizkari Ofizialean argitaratuz jakinarazten da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 artikuluan ezarritakoaren arabera.

(Ikus .PDF)

Bilbao, 2015eko irailaren 17a.

Espedientearen idazkaria,

LEIRE BERGARA SAUTUA.


Azterketa dokumentala