Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

183. zk., 2015eko irailaren 25a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

INGURUMEN ETA LURRALDE POLITIKA SAILA
4043

IRAGARKIA, Gipuzkoako Portuen Lurralde Ordezkaritzak Donostian duen egoitza birgaitzeko obren kontratua formalizatu dela jakinarazteko dena (Espedientea: 03/2015).

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Ingurumen eta Lurralde Politika Saileko Zerbitzu zuzendaria.

b) Espedientea izapidetzen ari den bulegoa: Kontratazio Mahaia (Zerbitzu Zuzendaritza).

c) Espedientearen zenbakia: 03/2015.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: Gipuzkoako Portuen Lurralde Ordezkaritzak Donostian duen egoitza birgaitzeko obra.

b) Lote-banaketa eta kopurua: ez da lotetan banatu.

c) Egiteko lekua: Donostia (Gipuzkoa).

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko modua.

a) Izapideak: premiazkoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko modua: hainbat irizpide.

4.– Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua: bederatziehun eta hogeita hamabi mila bederatziehun eta hamabost euro eta hemezortzi zentimo (932.915,18), gehi ehun eta laurogeita hamabost mila bederatziehun eta hamabi euro eta hemeretzi zentimo (195.912,19), BEZarenak. Beraz, guztira, milioi bat ehun eta hogeita zortzi mila zortziehun eta hogeita zazpi euro eta hogeita hamazazpi zentimo (1.128.827,37).

5.– Esleipena.

a) Eguna: 2015eko abuztuaren 25a.

b) Esleipenduna: Lurgoien, S.A.

c) Esleipenaren zenbatekoa: seiehun eta berrogeita hamabi mila zazpiehun eta hogeita bederatzi euro eta lau zentimo (652.729,04), gehi ehun eta hogeita hamazazpi mila eta hirurogeita hamahiru euro eta hamar zentimo (137.073,10), BEZarenak; beraz, guztira, zazpiehun eta laurogeita bederatzi mila zortziehun eta bi euro eta hamalau zentimo (789.802,14).

6.– Formalizazioa:

a) Eguna: 2015eko irailaren 3a.

b) Kontratista: Lurgoien, S.A.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko irailaren 11.

Zerbitzu zuzendaria,

JOSÉ IGNACIO BAÑUELOS IBÁÑEZ.


Azterketa dokumentala