Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

183. zk., 2015eko irailaren 25a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 2 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
4039

EDIKTUA, 1153/2014 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN ZEDULA

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegian 1153/2014 prozedura arrunta bideratu da, Alicia Antunez Fernandezek eskatuta, Monica Jimenez Lacalleren aurka, diru-zenbateko baten erreklamazioa dela-eta. Prozedura horren gainean epaia eman da. Idazpuruak eta epaitzak hau diote:

EPAITZA

Baiesten dut Fernández Aldasoro letraduak lagundutako Alicia Antúnez Fernándezen izenean Botas prokuradoreak aurkeztutako judizio arrunterako demanda, auzi-ihesean den Mónica Jiménez Lacalleren aurkakoa, zehazki, zenbateko bat erreklamatzekoa dena.

Mónica Jiménez Lacalle kondenatzen dut Alicia Antúnez Fernándezi 17.460,64 euro ordaintzera.

Zenbateko horrek PZLren 576. artikuluan aurreikusten den legezko interesa sortuko luke, epaia betearaztea beharrezkoa balitz.

Kostuak demandatuari ezartzen zaizkio berariaz. Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei.

Aurkaratzeko modua: apelazio-errekurtsoa aurkeztuta, Arabako Probintzia Auzitegian (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, apelatutako ebazpena eta zein erabaki aurkaratzen den (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, epaitegi honek Banco Santanderren duen Gordailu eta Kontsignazio Kontuan (0010 0000 04 1153 14) kontsignatu beharko da zenbateko hori. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Berrikuspena). Diru-kopuru hori zainpean jarri izana egiaztatu beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak».

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Monica Jimenez Lacalle demandatuari behar bezala jakinarazteko balio dezan, egin eta sinatzen dut hau, Vitoria-Gasteizen, bi mila eta hamabosteko irailaren bian.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala