Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

183. zk., 2015eko irailaren 25a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

EIBARKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 2 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
4038

EDIKTUA, 323/2014 judizio arruntaren ondoriozkoa.

Eibarko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala

Judizioa: 323/2014 hitzezko judizioa.

Demandatzailea: Ainhoa Barriola Azaldegui, S.L.

Abokatua: Rosa Rodriguez Moriche.

Prokuradorea: Maria Antonia de la Fuente Valdezate.

Demandatua: Vivian Padilla Cavadia.

Gaia: hitzezko judizioa.

Aipatu judizioan, epaia eman zen 2015-05-28an, eta honako hauek dira xedapenak:

EPAITZA

Vivian Padilla Cavadia andrearen aurka, Ainhoa Barriola Azaldegui, S.L.ren izenean eta ordez María Antonia de la Fuente Valdezate prokuradoreak aurkeztutako demanda osorik ezesten dut, eta andre hura absolbitu egiten dut bere aurkako uzi guztietarik.

Judizioan sortutako kostuak alderdi demandatzaileari ezartzen dizkiot, berariaz.

Jakinaraz bekie epaia alderdiei, eta adierazi irmoa dela, eta, beraz, ezin dela errekurtsorik jarri haren aurka (PZL-ren 455.1 artikulua).

Horrela, bada, epai honen bidez, Erregearen izenean, Gonzalo Martín Vázquez epaitegi honetako magistratu titularrak erabaki, agindu eta sinatzen du.

Vivian Padilla Cavadia demandatuaren egungo egoitza ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, demandatu auzi-iheslariak ezin du errekurtsorik jarri.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Eibar (Gipuzkoa), 2015eko irailaren 1a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala