Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

183. zk., 2015eko irailaren 25a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

ARABAKO PROBINTZIA AUZITEGIA
4037

EDIKTUA, 36/2015 apelazio-errekurtsoaren ondoriozkoa.

Arabako Probintzia Auzitegia. Bigarren Sekzioa.

Errekurtsoa: 36/2015 falta-apelazioaren erroilua.

Apelatzailea: Gerardo Federico Castro Villagran.

Apelatua: Fiskaltza.

Aipatutako prozeduran ebazpena eman da, eta haren idazpuruak eta xedapen-zatiak hau diote, hitzez hitz:

Vitoria-Gasteizko Probintzia Auzitegiak (bigarren Sekzioa), zeina –ordezko magistratu den Silvia Víñez Argüeso-ren bidez– kide bakarreko auzitegi gisa eratzen den; bada, epaia eman du bi mila eta hamabosteko ekainaren bederatzian, Erregearen izenean

200/2015 EPAIA

Vitoria-Gasteizko Instrukzioko 2 zenbakiko Epaitegitik datorren 4392/2014 falta-judizioaren –bidegabeko iseka-falta bat dela-eta bideratutakoaren– ondoriozko 36/2015 Salako erroiluari dagokion apelazio penaleko errekurtsoan, hain justu ere 2014ko azaroaren 13an emandako Epairen aurka eta bere burua ordezkatu eta zuzendurik, Gerardo-Federico Castro Villagrán salatzaileak sustaturikoan, honako epaitza eman da:

EPAITZA

Erroilu honen jatorria ere baden 4392/2014 falta-judizioan –bidegabeko iseka-falta bat dela-eta bideraturikoan–, Vitoria-Gasteizko Instrukzioko 2 zenbakiko Epaitegiak –azaroaren 13an– emandako 575/2014 Epaiaren aurka, Gerardo-Federico Castro Villagrán salatuak aurkeztutako apelazio-errekurtsoa osorik ezesten dut; eta aipatu epaia berretsi egiten dut; gora jotzeko honetako kostuak apelatzaileari ezartzen zaizkio.

Ebazpen honen aurka ezin daiteke aurkeztu inolako errekurtso arruntik.

Jakinarazi bekie ebazpen hau apelatzaileari eta kaltetuari.

Ebazpen honen ziurtagiriarekin batera, bidali bitez jatorrizko autoak jatorriko epaitegira, ezagutu eta betearaz daitezen.

Nire epaia hori denez, erabaki, agindu eta sinatu egiten dut.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Gerardo-Federico Castro Villagrán-en gaur egungo helbidea edo bizilekua ezezaguna denez, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, ediktu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea ebatzi du epaileak, aipatu autoa jakinarazteko eginbidea gauza dadin.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko irailaren 3a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala