Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

183. zk., 2015eko irailaren 25a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
4036

EBAZPENA, 2015eko irailaren 22koa, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearena, Bergarako hirigune historikoa (Gipuzkoa) monumentu-multzo izendapenaz kultura-ondasun deklaratu zuen apirilaren 29ko 96/2003 Dekretua aldatzeko espedienteari hasiera emateko eta interesdunei entzunaldia emateko eta jendaurrean jartzeko dena.

Euskal Autonomia Erkidegoak, Konstituzioko 148.1.16 eta Estatutuko 10.19 artikuluen babesean, eskumen osoa bereganatu zuen Kultura Ondareari dagokionez. Eskumen hori baliatuz, Euskal Kultura Ondareari buruzko uztailaren 3ko 7/1990 Legea onartu zen.

Eskumen horiek direla bide, apirilaren 29ko 96/2003 Dekretuaren bidez, Bergarako hirigune historikoa, monumentu-multzo izendapenaz, kultura-ondasun deklaratu zen.

Kultura Ondarearen Zentroko zerbitzu teknikoek txosten bat eman zuten Errekalde jauregiari eta haren lorategiari dagokion mugaketan dagoen desdoitzeari buruz, eta beste mugaketa-plano bat proposatu zuten.

Zerbitzu teknikoek egindako ebazpen-proposamena aztertu ondoren, eta Euskal Kultura Ondareari buruzko uztailaren 3ko 7/1990 Legearen 11. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoarekin bat etorriz, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Bergarako hirigune historikoa (Gipuzkoa) monumentu-multzo izendapenaz kultura-ondasun deklaratu zuen apirilaren 29ko 96/2003 Dekretua aldatzeko espedientea hastea, jendaurrean jartzea eta interesdunei entzuteko izapidea irekitzea, I. eranskinean azaltzen den mugaketa berriaren arabera. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita 20 eguneko epean, egoki iritzitako alegazioak eta dokumentuak aurkeztu ahal izango dira, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 84. eta 86. artikuluetan xedatutakoari jarraituz. Espedientea Kultura Ondarearen Zentroan dago ikusgai (Donostia kalea 1, Vitoria-Gasteiz).

Bigarrena.– Apirilaren 29ko 96/2003 Dekretua aldatzeko espedientea interesdunei jakinaraztea. Hartara, jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita 15 eguneko epean, aukera izango dute euren eskubideak defendatzeko egokitzat jotzen dituzten alegazioak egiteko eta dokumentuak aurkezteko.

Hirugarrena.– Espedientearen izapideekin jarraitzea, indarrean dauden xedapenekin bat etorriz.

Laugarrena.– Ebazpena honako hauei jakinaraztea: Bergarako Udalari, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Turismo, Gazteria eta Kirol Departamentuari eta Mugikortasun eta Lurralde Antolaketa Departamentuari, bai eta Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailari ere.

Bosgarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Gipuzkoako Aldizkari Ofizialen argitaratzea, jendeak jakin dezan.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko irailaren 22a.

Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordea,

JOSÉ ÁNGEL MARÍA MUÑOZ OTAEGI.

I. ERANSKINA
MUGAKETAREN ALDAKETA

Apirilaren 29ko 96/2003 Dekretuaren I. eranskina aldatzen da; planoa ordezten da.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala