Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

183. zk., 2015eko irailaren 25a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
4031

HUTSEN ZUZENKETA, honako agindu honena: Agindua, 2015eko uztailaren 29koa, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuarena, nekazaritzako produktuak, elikagaiak eta arrantzako eta akuikulturako produktuak eraldatzeko eta merkaturatzeko laguntzak emateko 2015eko deialdiaren oinarriak onartzeko dena.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada; betiere, testua argitarazteko agindu duen organoaren eskaria dela medio.

Halako hutsak atzeman dira honako agindu honen testuan: Agindua, 2015eko uztailaren 29koa, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuarena, nekazaritzako produktuak, elikagaiak eta arrantzako eta akuikulturako produktuak eraldatzeko eta merkaturatzeko laguntzak emateko 2015eko deialdiaren oinarriak onartzeko dena, zeina Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariaren 169. zenbakian, 2015eko irailaren 7koan, eman baitzen argitara. Bada, jarraian zuzendu egiten dira aipatu hutsak:

27. artikuluko 6. puntuan, 2015/3789 (35/22) orrialdean euskarazko bertsioan eta 2015/3789 (23/36) orrialdean gaztelaniazko bertsioan,

Honako hau dioen lekuan:

«Ekoizpen-prozesuaren emaitza ez bada nekazaritzako produktu bat edo Tratatuaren I. eranskinak aipatzen duen produktu bat, Batzordearen ekainaren 25eko 702/2014 (EB) Erregelamenduaren 44. artikuluarekin bat emango da laguntza, eta, horrenbestez, ez da izango gehieneko ehunekoen arabera: enpresa ertainei dagokienez, gehienez ere diruz lagundu daitekeen inbertsioaren % 10ekoa izango da laguntzarºen zenbatekoa, eta, enpresa txikiei eta mikroenpresei dagokienez, gehienez ere diruz lagundu daitekeen inbertsioaren % 20koa».

Hau esan behar du:

«Ekoizpen-prozesuaren emaitza ez bada nekazaritzako produktu bat edo Tratatuaren I. eranskinak aipatzen duen produktu bat, Batzordearen ekainaren 25eko 702/2014 (EB) Erregelamenduaren 44. artikuluarekin bat, enpresa txiki eta ertainei soilik emango zaie laguntza, eta, horrenbestez, mugatu egingo dira laguntzen gehieneko ehunekoak: enpresa ertainei dagokienez, gehienez ere diruz lagundu daitekeen inbertsioaren % 10ekoa izango da laguntzaren zenbatekoa, eta, enpresa txikiei eta mikroenpresei dagokienez, gehienez ere diruz lagundu daitekeen inbertsioaren % 20koa.»

39. artikuluko 2. puntuan, 2015/3789 (35/30) orrialdean euskarazko bertsioan eta 2015/3789 (30/36) orrialdean gaztelaniazko bertsioan, kendu egin behar da b idatzi-zatia, zeinak honako hau xedatzen baitu:

«b) 30.3. artikuluak aipatzen ez dituen basogintza-sektoreko inbertsioak».


Azterketa dokumentala