Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

182. zk., 2015eko irailaren 24a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OGASUN ETA FINANTZA SAILA
4022

IRAGARKIA, zeinen bidez egiten baita Interreg V A Espainia-Frantzia-Andorra (Poctefa) 2014-2020 Programaren 2015eko lehenengo deialdia.

Interreg V A Espainia-Frantzia-Andorra (Poctefa) Programaren Kudeaketa Agintaritzak, programan parte hartzen duten estatu kideek (Espainia eta Frantzia) eta Andorrako Printzerriak eskuordetuta, argitaratzen du 2015eko azaroaren 10a arte Programako ardatz guztiei irekitako proiektuen lehenengo deialdia, eta interesdunak gomitatzen ditu euren proiektuak aurkeztera programaren ardatz ezberdinetan.

2015eko maiatzaren 19an, C (2015) 3086 Erabakiaren bidez onartu zuen Europako Batzordeak Interreg V A Espainia-Frantzia-Andorra (Poctefa) 2014-2020 Programa.

Programaren helburua da mugaz gaindiko gune hautagarrian dauden Frantziako, Espainiako eta Andorrako eragile sozio-ekonomikoen arteko lankidetza-jarduerak sustatzea eta kofinantzatzea. 2015eko irailaren 9an, deialdi honen eskakizunak eta irizpideak onartu zituen Jarraipen Batzordeak.

Interreg V A Espainia-Frantzia-Andorra (Poctefa) 2014-2020 Programa Europar Batasunak finantzatzen du Eskualde Garapeneko Europako Funtsaren 178 milioi euroko aurrekontuarekin (EGEF Laguntza Teknikorik gabe). Proiektu-deialdi honetarako, 71,2 M euro-ko EGEF laguntza dago (programaren guztizko aurrekontuaren % 40, Laguntza Teknikoa salbu), ardatz nagusi bakoitzaren aurrekontuaren % 60ko mugan.

Onuradun hautagarri bakoitzaren guztizko kostuaren % 65 da EGEF-en eskuhartze-tasa.

EGEFen eskuhartze-tasa ezberdina izan ahal izango da Estatuko laguntzen araudia aplikatzen zaien proiektuentzat (ikus Proiektuen sustatzaileentzako gida, «Proiektuak finantzatzeko baldintzak» atala). Aurrekontua egiteko, Baterako Idazkaritzarekin jarri beharko dira harremanetan onuradunak.

Estatuko laguntzen esparruan sartzen diren jarduerei dagokienez, hauek dira sustatzaileentzako finantzaketa-aukerak:

– 1407/2013 minimis araudia.

– 651/2014 Kategoriakako Salbuespenen Erregelamenduaren 20., 25. eta 53. artikuluak, zeinen bidez adierazten baita laguntzen zenbait kategoria bateragarriak direla barne-merkatuarekin, Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak aplikatuz.

Nahitaezkoa da operazioek bermatzea, batetik, proiektuen deialdian zehaztutako epeetan aurreikusitako jarduerak zuzen burutzen direla, eta, bestetik, proiektu horiek burutzeko behar den bideragarritasun ekonomikoa.

I.– PROGRAMAREN ESKAKIZUNAK OROITARAZTEA

Interreg V A Espainia-Frantzia-Andorra (Poctefa) 2014-2020 Programaren helburu nagusia da, lankidetzaren bidez, mugaz gaindiko gunearen integrazio ekonomikoari eta sozialari jarraipena ematea eta hori indartzea. Europako erregelamendu hauek arautzen dute haren funtzionamendua:

● 1303/2013, Europako Egitura Funtsei buruzko xedapen komunak ezartzekoa.

● 1301/2013, Eskualde Garapeneko Europako Funtsei buruzkoa (EGEF).

● 1299/2013, EGEFek Europako lurralde-lankidetzari ematen dion laguntzari buruzkoa.

● 481/2014, lankidetza-programentzako gastuak diruz lagungarri izatearen arloko xedapen espezifikoei buruzkoa.

Gastu publikoak zein pribatuak dituzten proiektuak finantzatzen ditu Programak.

1.– Programaren ardatz nagusiak.

Ardatz nagusietariko batean inskribatu beharko dira proiektuak, Interreg V A Espainia-Frantzia-Andorra (Poctefa) 2014-2020 Programaren gaiak betez.

1. ardatz nagusia.

Berrikuntza eta lehiakortasuna dinamizatzea.

Helburu espezifikoak.

1) Mugaren bi aldeetako lurraldeko eragileen arteko lankidetza indartzea I+D+I arloan.

2) Lankidetzari esker, teknologia berritzaileak garatzen laguntzea baliabide naturalen arloan.

3) Mugaz gaindiko lurraldeko enpresak garatzeko jarduera bateratuak laguntzea nazioartean.

2. ardatz nagusia.

Aldaketa klimatikorako egokitzapena sustatzea, baita arriskuen prebentzioa eta kudeaketa ere.

Helburu espezifikoak.

4) Lurraldeen aldaketa klimatikorako egokitzapena hobetzea.

5) Arrisku espezifikoei eta hondamendi naturalen kudeaketari aurre hartzeko eta erantzuteko lurraldeko eragileen gaitasuna hobetzea.

3. ardatz nagusia.

Tokiko baliabideen babesa, balorizazioa, erabilera jasangarria sustatzea.

Helburu espezifikoak.

6) Ondare naturalari eta kulturalari balioa ematea garapen jasangarriko ikuspegi bateratuen bidez.

7) Mugaz gaindiko ekosistemen kalitatea babestea eta hobetzea.

4. ardatz nagusia.

Ondasunen eta pertsonen mugikortasuna laguntzea.

Helburu espezifikoa.

8) Mugaz gaindiko garraio-eskaintza jasangarria hobetzea mugaz haraindiko pertsonen eta merkantzien joan-etorriak eta mugikortasuna hobetzeko.

5. ardatz nagusia.

Lurraldeen eskumenak eta inklusioa indartzea.

Helburu espezifikoak.

9) Potentzial endogenoa, prestakuntza-sistemen garapena eta mugaz gaindiko lurraldeko pertsonen eskumenak sustatzea enplegurako sarbidea hobetzeko.

10) Zerbitzuetarako sarbidea hobetzea.

2.– Gune hautagarriak.

Hauek dira Programako estatu kideetako lurralde hautagarriak Interreg V A Espainia-Frantzia-Andorra (Poctefa) 2014-2020 Programaren EGEF finantzaketarako:

● Espainia: Girona, Bartzelona, Tarragona, Lleida, Huesca, Zaragoza, Nafarroa, Gipuzkoa, Araba, Bizkaia eta Errioxa.

● Frantzia: Ekialdeko Pirinioak, Ariège, Garona Garaia, Pirinio Garaiak eta Pirinio Atlantikoak.

Andorrako onuradunek Programan parte har dezakete gune hautagarrietako onuradunekin elkartuz.

Europako finantzaketa jasotzeko, Programan parte hartzen duten Europar Batasuneko Estatuetako (Espainia eta Frantzia) onuradunak dira soilik hautagarri, hargatik eragotzi gabe 1299/2013 (EE) Araudiaren 20. artikulua aplikatzea.

3.– Onuradunak

Onuradun publikoen eta/edo pribatuen mugaz gaindiko elkarlanak burutuko ditu Interreg V A Espainia-Frantzia-Andorra (Poctefa) 2014-2020 Programaren esparruan onartutako proiektuak.

Onuradun taldeburu batek eratuko du proiektuen elkarlana, eta 1299/2013 (EE) Araudiaren 13. artikuluan ezarriak daude haren erantzukizunak. Programan parte hartzen duten Europar Batasuneko Estatuetariko batekoa (Espainia eta Frantzia) izan beharko da, eta proiektuaren arduraduna izango da Kudeaketako Agintaritzaren aurrean.

Elkarlaneko mugaz gaindiko hitzarmen batean argiro definituko dira beste onuradunen betebeharrak eta erantzukizunak proiektuaren jarduerak abian ezartzeko eta EGEF banatzeko; «Proiektuen sustatzaileen gida»-n barne hartutako ereduaren arabera idatziko da.

Mugaz gaindiko entitate juridikoek soilik parte hartu ahal izango dute EGEF diru-laguntzaren onuradun bakar gisa proiektu batean.

4.– Proiektuak

Proiektuek 3 urte iraungo dute, gehienez. Deialdi hau argitaratu baino lehenago hasitako operazioetarako, 2014ko urtarrilaren 1etik aurrerako gastuak izango dira hautagarriak, baldin eta diru-laguntzako eskabidea aurkeztean proiektua amaitu ez bada betiere, salbu Kategoriakako Salbuespenen Erregelamendu Orokorraren peko onuradunak barne hartzen dituzten operazioetarako, 61/2014 Erregelamenduko xedapenen arabera. Zenbait kasutan, proiektuen onuradunak, zeinen jarduerari aplikatzen baitzaio Estatuaren Laguntzen araudia, hautagaitza aurkeztean hasi ahal izango dira soilik (ikus «Proiektuen sustatzailearen gida», «Estatuaren laguntzak» atala).

Gutxienez alderdi hauetako biri buruzko elementu berriak sartu beharko dituzte aurreko aldietan programatutako operazioen jarraikortasuna osatzen duten proiektuek:

● Elkarlana.

● Esku hartzeko lurraldea.

● Proiektuaren helburuak eta espero izandako emaitzak.

5.– Hautagaitzako dosiera.

Hautagaitzako inprimakia espainolez eta frantsesez idatzi beharko da proiektuko agiriak Programaren erakunde kideetan zabaltzen direla bermatzeko. Paperean eta informatikako aplikazioaren bidez helarazi beharko dira agiriak, Baterako Idazkaritzak emandako ereduen arabera. Esteka hau erabiliko da:

http://www.poctefa.eu/arbol/index.jsp?id=165a1c8e-9700-4155-952d-4bcf9fd37fa7

5.1.– Agiri hauek aurkeztuko dira hautagaitzan, 2015eko azaroaren 10ean, beranduenez:

● Hautagaitzako inprimakia, bi hizkuntzetan.

● Taldeburuak sinatutako kostuen taula: onuradun bakoitzaren gastuak, urteka banakatuta.

● Proiektuaren finantza-plana, operazioko onuradun guztiek sinatua eta zigilatua.

● Elkarlaneko mugaz gaindiko hitzarmena, operazioko onuradun guztiek sinatua, zigilatua eta marraz izenpetua, edo, hala dagokionean, Espainiako eta Frantziako mugaz haraindiko erakundeentzako estatutu juridikoak.

● Kideen finantza-konpromisoko ebazpena(k) edo, halakorik ezean, adierazpena(k).

● Hala dagokionean, ebazpena(k) edo, halakorik ezean, kofinantzaketa eskatzeko posta(k) (kontrapartida publiko nazionalak).

● Gastu oinarrituen orria.

● Azpiegituren kasuan, aurretiko baimenak/lanetako baimena edo, halakorik ezean, baimen horien eskaerak, azpiegitura horiek abian ezarri eta geroko kudeaketa-kostuei buruzko txosten bat erantsita.

● Estatuko laguntzen inprimakia.

5.2.– Hautagaitza aurkeztu eta ondorengo hiru hileetan beranduenez aurkeztu beharreko agiriak:

● Gastuak zerga eta guzti aurkezten dituzten onuradunentzat, BEZa ez berreskuratzeko adierazpena.

● Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzari dagozkionak egunean daudela dioen egiaztagiria.

● Hala dagokionean, hirugarren erakundeekiko hitzarmena(k).

● Enpresa eta entitate pribatuentzat:

○ Onuradunen estatutuak eta egiturazko jardueren deskripzioa.

○ Egoeraren balantzea eta aurreko urteko negozio-zifrari dagokion adierazpena.

○ Hala dagokionean, erregistro edo errepertorio bateko inskripzio-agiria.

6.– Proiektuen aurrekontua prestatzea

Proiektuen aurrekontua eta gastuen taula banakatua prestatzeko, aintzat hartu beharko dira deialdi honen I. eranskinean ageri diren arauak eta gomendioak, behar bezala justifikatutako kasuetan izan ezik.

Programazio Batzordeari proiektu bakoitza aurkeztu baino lehen, onuradunek nahitaez justifikatu beharko dute proiektua gauzatzeko eskuratutako finantza-kontribuzioa (autofinantzaketari buruzko ebazpena(k) eta/edo kofinantzaketa publikoko erabakia(k).

Aurkeztutako proiektuak garrantzitsuak izan beharko dira, eta gutxienez 80.000 euroko guztizko kostu hautagarria izan beharko dute.

7.– Aurkezteko epeak.

Programaren web-orrian argitaratu da deialdia. 2015eko irailaren 10etik azaroaren 10era, biak barne. aurkeztu ahal izango dira hautagaitzak. Ez dira onartuko azken eguna igarota aurkeztutako proiektuak; posta- edo mezularitza-zerbitzuko zigilu-markak emango du fede. Bertsio informatikoari dagokionez, lana aplikazioan bukatzen den egunean emango da fede. Ez dira onartuko ezarritako epeetan aplikazio informatikoan bukatzen ez diren hautagaitzak. Nahitaezkoa da bi bertsioak (paperekoa eta aplikazio informatikokoa) epean igortzea proiektua onartu izateko.

Kudeaketako Agintaritzaren Baterako Idazkaritzara bideratu beharko dira dosierak. Helbidea.

Consorcio de la Comunidad de Trabajo de los Pirineos

Secretaría Conjunta de la Autoridad de Gestión

Programa Interreg V A España-Francia-Andorra (Poctefa) 2014-2020

IPE eraikina.

Avenida Nuestra Señora de la Victoria, 8

E- 22700 Jaca (Huesca)

Espainia

8.– Onartzeko betekizunak.

Proiektuak onartuko dira izapideak egiteko, baldin eta eskakizun hauek betetzen badituzte:

1) Hautagaitzako dosier osoa, deialdian ezarritako epeetan bidalia (ikus 4. puntua Proiektuak).

2) Tartean egotea Programako hiru Estatuetako –Espainia, Frantzia eta Andorra– bi kideetatik bat, eremu hautagarrietan daudenak, salbu mugaz gaindiko erakunde juridiko franko-espainiarrak, zeinak EGEF diru-laguntzaren onuradun bakar izan ahal izango baitira proiektu batean.

3) Eskatutako EGEFen araberako finantza-plan koherente bat aurkeztea, baita eskabideak eta/edo finantza-konpromisoak eta kofinantzaketa publikoak ere (ikus I. eranskina «Kostuen taula prestatzeko arauak eta gomendioak»).

4) Kontrapartida publiko bat gutxienez aurkeztea proiektuan (Programazio Batzordeak egiaztatua).

5) Onuradun bakoitzarentzat, autofinantzaketa bat aurkeztu, bakoitzari dagokion aurrekontuaren % 10ekoa, gutxienez.

6) Ez amaitua izatea diru-laguntza eskatzeko eguna baino lehen.

7) Europako beste programa batzuek ez finantzatzea.

8) Proiektua ez da 3 urte baino luzeagoa izan behar.

Baldin eta eskabidean elementuak falta badira deialdian ezarritako epean aurkeztutako dosier bat onartzeko, onuradun taldeburuak 10 laneguneko epea izango du falta diren agiriak ekartzeko. Epe hori igarota, onartua izateko eskakizunak betetzen dituzten hautagaitzako dosierak soilik igaroko dira instrukzio teknikoko fasera.

9.– Hautagarritasun teknikoaren irizpidea.

Hautagarritasun teknikoaren irizpide hau bete beharko dute hautagaitzek: «proiektuaren helburu nagusiak lotura du Programako inbertsiorako lehentasun baten helburu espezifiko batekin». Irizpide hau betetzea nahitaezko baldintza da hautagarritasun teknikorako: hautagaitzak baldintza hori betetzen ez badu, ezingo da hautaketa-fasera igaro, eta ezesten dela jakinaraziko da.

10.– Hautagaitzak hautatzeko irizpideak.

Programan Inbertsiorako Lehentasun bakoitzerako biltzen diren operazioen hautaketarako printzipio gidarietan oinarriturik egingo da proiektuen instrukzio teknikoa.

Hauek dira hautaketa-irizpideak eta horien haztapena:

● Hautaketa- eta haztapen-irizpide orokorrak: % 95.

1) Proiektuaren kalitatea: % 35.

2) Mugaz gaindiko dimentsioa eta elkarlanaren koherentzia: % 30.

3) Proiektuaren koherentzia hainbat politikarekiko (Europakoak, nazionalak, eskualdekoak, tokikoak) eta Programarekiko: % 15.

4) Finantza-bideragarritasuna: % 15.

● Hautaketarako irizpide espezifikoak Inbertsiorako Lehentasun bakoitzeko: % 5.

● PI 1b: onura lurraldeko enpresentzat, zerbitzuak eskaintzeko.

● PI 3b: lehiakortasun potentzialerako onurak enpresa onuradunentzat eta ikusgarritasuna lurraldeko ehun-ekonomikoarentzat.

● PI 5a: prebentzioaren arloko espezialisten/adituen parte-hartze/inplikazio maila, aldaketa klimatikoaren eraginei egokitzea.

● PI 5b: agintaritza publikoen arteko koordinazio-jarduera bateratuak proiektuaren markoan.

● PI 6c: kudeaketa orokorreko neurrien kalitatea eta intentsitatea.

● PI 6d: Europako araudiaren aplikazioa armonizatzen laguntzen dute jarduerak.

● PI 7c: proiektuen zirkunskripzioaren koherentzia dagoen garraio-ehunaren bilbadurarekiko.

● PI 8 CTE: enplegua sortzen, laneratzen eta mugaz gaindi mugitzen laguntzea.

● PI 9a: zerbitzuetara heltzeko zailtasun handiena duten herritarrei zerbitzu horiek erabiltzen eta horiez baliatzen laguntzea.

Lurraldeko Batzordeen eta, hala dagokionean, Zeharkako Batzordearen aurreko irizpenak jaso eta gero, proiektuen hautaketa egingo du Programazio Batzordeak, eta bere erabakia hartuko du, hautagaitzek lortutako guztizko puntuazioaren emaitzaren arabera.

6 hileko gehieneko epea izango du Programazio Batzordeak proiektuak aztertzeko, azaroaren 10etik hasita, hau da, proiektuen lehenengo hautagaitza ixteko egunetik hasita.

II.– INFORMAZIOA

Esteka honetan deskarga daiteke deialdi honetan aipatu agirien eta eranskinen ereduen bertsio ofiziala (Programaren orri ofiziala):

http://www.poctefa.eu/arbol/index.jsp?id=165a1c8e-9700-4155-952d-4bcf9fd37fa7

Hauek dira ereduak eta eranskinak:

● Interreg V A Espainia-Frantzia-Andorra (Poctefa) 2014-2020 Programa

● Programako arauak eta gomendioak Poctefa 2014-2020 hautagaitzen kostuen taula prestatzeko.

● Proiektuen sustatzaileentzako gida.

● Agirien ereduak:

○ Elkarlanerako hitzarmena.

○ Finantzaketa-plana.

○ Kostuen taula.

○ Gastuaren oinarrituak.

○ Finantza-konpromisoaren adierazpena.

○ Estatuaren laguntzen autoebaluaziorako inprimakia.

○ Hirugarrenen hitzarmena.

● Interreg V A Espainia-Frantzia-Andorra (Poctefa) 2014-2020 Programaren Ingurumenaren Ebazpen Estrategikoa / Ingurumenaren arloko alderdiak sartzea Programan.

Web-orri honetako aplikazio informatikoan bete behar da hautagaitzaren inprimakia, erregistratu baino lehen: www.poctefa.eu

Kudeaketako Agintaritzak ezin du bermatu beste web-orri batzuetatik deskargatutako agirien baliozkotasuna.

Proiektu baten diru-laguntza eskatzeko prozedurari buruzko informazio osagarria eskuratzeko, jarri harremanetan honekin:

● Kudeaketako Agintaritzaren (KA) Baterako Idazkaritza (BI):

Comunidad de Trabajo de los Pirineos

Edificio IPE

Avenida Nuestra Señora de la Victoria, 8

E- 22700 Jaca (Huesca)

Espainia

Tel. + 34 974 36 31 00

E mail: info@poctefa.eu

Harremanetarako pertsona

Jean-Louis Valls

CTPren zuzendaria

Pilar Maza

BIko koordinatzailea

Teresa Zas

Proiektuen kudeatzaile teknikaria

Amaia Armendáriz

Proiektuen kudeatzaile teknikaria

Elena Giménez

Proiektuen kudeatzaile teknikaria

Emilie Lalanne

BIko finantza-teknikaria

Concepción Baraja

KAko finantza-teknikaria

Sylvia Linares

BIko laguntzailea

Pilar Rabal

KAko laguntzailea

Cristina Igoa

Komunikazio-arduraduna

Kudeaketa Agintaritza Lurraldeko Erakundeetan eta Programaren elkarlanean oinarritzen da, zeinak aholku ematen baitiete proiektuen onuradun potentzialei euren eskualdean.

● Lurralde-koordinatzaileak

Mendebaldeko lurralde-koordinatzailea

Département des Pyrénées Atlantiques

Baionako Ordezkaritza / Délégation de Bayonne

Direction développement – Service transfrontalier

4, allée des platanes

BP 431

64104 Baiona / Bayonne Cedex (France)

Tel: + 33 – 5 59 46 51 31

Faxa: + 33 – 5 59 46 50 87

Harremanetarako pertsona. Eva Lamothe, Christine Saraiva

eva.lamothe@le64.fr

christine.saraiva@le64.fr

Erdialdeko lurralde-koordinatzailea

Gobierno de Aragón

Diputación General de Aragón

Departamento de Economía, Hacienda y Empleo

Plaza de los Sitios, 7

50071 Zaragoza (España)

Tel: +34 – 976 71 41 03 / 976 71 59 55

Faxa: +34 – 976 71 51 50

Harremanetarako: Gabriel Navarro, Teresa Mosquera

gnavarrom@aragon.es

mtmosquera@aragon.es

Ekialdeko lurralde-koordinatzailea

Generalitat de Catalunya

Dirección General Análisis y Política Económica

Gran Vía de las Cortes Catalanas, 639

08010 Barcelona (España)

Tel. +34 93.552.81.07

Faxa: +34 93.343.82.87

Harremanetarako: Joan Luria, Lourdes Montaner

subgprogramacio.eif@gencat.cat

jluria@gencat.cat

lmontaner@gencat.cat

(Ikus .PDF)

Vitoria-Gasteiz, 2015eko irailaren 10a.

Ekonomia eta Plangintzako zuzendaria,

JOSÉ M.ª BARRUTIA LEGARRETA.


Azterketa dokumentala