Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

182. zk., 2015eko irailaren 24a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
4019

IRAGARKIA, zeinen bidez jakinarazten baita Teknologia eta Estrategia zuzendariaren 2015eko uztailaren 20ko Ebazpena, dirua itzultzeko espedientea IG-2006/0000481 ebazten duena.

Netizar, S.L-ri (Sangroniz bidea 6, 1-B Pab., 48150 Sondika Bizkaia) ebazpen horren jakinarazpena ohiko moduan egiterik izan ez denez, iragarki hau argitaratzen da.

Espedientearen deskribapen laburra:

Jasotako laguntzak: Gaitek programa.

Laguntza emateko ebazpena: 2006ko abenduaren 29ko Ebazpena, Teknologiako zuzendariarena.

Eskatutako itzulketa: 1.524,33 euro.

Legezko ohartarazpenak:

Ebazpen honek ez dio administrazio-bideari amaiera ematen, eta, beraz, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasuneko sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik aurrera.

Halaber, jakinarazten zaio, dirua itzultzeko epea bi hilabetekoa izango duela, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa jartzeko dagoen hilabeteko epea orokorrean ezarritako epea baino beranduago amaitzen bada, ordaintzeko eguna errekurtsoa jartzeko epea amaitu eta hurrengo egun baliodunean amaituko da, betiere, errekurtsoa aurkezten ez bada; hori guztia, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasunaren Dirubilketa Araudia onartzen duen abuztuaren 31ko 212/1998 Dekretuaren 44. artikuluaren 1., 3. eta 4. paragrafoetan dioenaren arabera egingo da.

Ordaintzerakoan, izena (Netizar, S.L.), espediente-zenbakia (IG-2006/0000481), eta Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailari dagokiola adierazi beharko da, eta BBVAren (Banco Bilbao Vizcaya Argentaria) kontu honetan sartuko da dirua: 0182/5685/07/0000226271 (Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiaren kontu nagusia).

Hori guztia Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratuz jakinarazten da, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 artikuluan ezarritakoa betetzeko (lege horrek Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen urtarrilaren 13ko 4/1999 Legea aldatu zuen).

(Ikus .PDF)

Vitoria-Gasteiz, 2015eko irailaren 10a.

Zerbitzu zuzendaria,

MARÍA TERESA AMEZQUETA ALEGRÍA.


Azterketa dokumentala