Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

182. zk., 2015eko irailaren 24a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 2 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
4014

EDIKTUA, 352/2015 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegian, judizio arrunteko demanda dela-eta 352/2015 prozedura arrunta bideratu da FGA Capital Spain Establecimiento Financiero de Crédito, SAk eskatuta, Jose Luis Santa Cruz Zaballosen aurka. Prozedura horretan epaia eman da. Hona hemen idazpurua eta epaitza:

121/15 EPAIA

Epailea: Francisco Javier Pablo Pablo.

Lekua: Vitoria-Gasteiz.

Eguna: bi mila eta hamabosteko irailaren bia.

Alderdi demandatzailea: FGA Capital Spain Establecimiento Financiero de Créditom, S,A.

Abokatua: Ojea

Prokuradorea: Ana Rosa Frade Fuentes.

Alderdi demandatua: Jose Luis Santa Cruz Zaballos.

Abokatua.

Prokuradorea.

Judizioko gaia: hitzezko gainerakoak (13).

Ikusi ditut 352/2015 ahozko judizioaren autoak zenbateko bat erreklamatzeko epaitegi honetan bideratutakoak: FGA Capital Spain, Establecimiento Financiero de Crédito, S.A.k eskatuta bideratu dira, Frade prokuradoreak ordezkatuta eta Ojea letraduak lagunduta, auzi-ihesean den José Luis Santa Cruz Zaballosen aurka. Eta epaitza hau ematen dut,

EPAITZA

Funtsean baiesten dut diru-zenbateko bat erreklamatzeko hitzezko judizioko demanda, FGA Capital Spain, Establecimiento Financiero de Crédito SAk aurkeztua, Frade prokuradoreak ordezkaturik eta Ojea letraduak lagundurik. Auzi-ihesean den José Luis Santa Cruz Zaballos aurka aurkeztu zen demanda hori. Ondorioz:

José Luis Santa Cruz Zaballos kondenatzen dut 1.309,40 euro ordaintzera FGA Capital Spain, Establecimiento Financiero de Crédito SAri.

Zenbateko horrek PZLren 576. artikuluan aurreikusten den legezko interesa sortuko luke, epaia betearaztea beharrezkoa balitz.

Kostuak alderdi demandatuari ezartzen zaizkio. Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei.

Honen aurka, ezin da inongo errekurtsorik aurkeztu, PZLko 455. artikuluaren 1. paragrafoan –in fine– xedatutakoaren arabera.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Jose Luis Santa Cruz Zaballos demandatuari behar bezala jakinarazteko balio dezan egin eta sinatzen dut hau, Gasteizen, bi mila eta hamabosteko irailaren bian.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala