Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

182. zk., 2015eko irailaren 24a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ENERGIAREN EUSKAL ERAKUNDEA
4010

EBAZPENA, 2015eko irailaren 15ekoa, Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiarena, 2015eko ekitaldiari dagokion aurrekontu-kreditua amaitu dela egunaren berri ematekoa dena, industrian energia eraginkortasuna eta energia berriztagarrien erabilera sustatzeko inbertsioei diru laguntzak emateko deialdiari buruzkoa.

Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiaren ebazpenaren bidez, 2015eko maiatzaren 13koa, 2015. urterako industrian energia eraginkortasuna eta energia berriztagarrien erabilera sustatzeko inbertsioei diru-laguntza emateko deialdia argitaratzen da.

Aipatutako ebazpenaren 3. artikuluan xedatzen denari jarraikiz, diru-laguntza programa horretara eskaerak aurkezteko epea hasiko da programaren oinarriak Euskal Herriko Agintaritza Aldizkarian (aurrerantzean «EHAA») argitaratu eta biharamunean, eta horretarako esleitutako aurrekontua amaitzen denean bukatuko da.

Nolanahi ere, eskuragarri dagoen aurrekontua gorabehera, diru-laguntzak jasotzeko eskaerak aurkezteko azken eguna 2015eko irailaren 15ean izango da.

Adierazitakoa kontuan hartuta eta diru-laguntzei lotutako 2015eko ekitaldirako zegoen aurrekontua amaitu denez gero, 2015eko maiatzaren 13ko Ebazpenaren arabera, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Jendaurrean azaltzea, 2015eko irailaren 15eko datarekin, 2015. urterako industrian energia eraginkortasuna eta energia berriztagarrien erabilera sustatzeko inbertsioei diru-laguntza emateko aurrekontu-kreditua amaitu dela.

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritza Aldizkarian argitaratzeko agintzea.

Bilbao, 2015eko irailaren 15a.

Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusia,

PILAR URRUTICOECHEA URIARTE.


Azterketa dokumentala