Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

182. zk., 2015eko irailaren 24a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GARAPENERAKO LANKIDETZAREN EUSKAL AGENTZIA
4008

EBAZPENA, 2015eko irailaren 11koa, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren zuzendariarena, Medicus Mundi Bizkaia erakundeak 2011ko urterako euskal lankideei laguntzak emateko deialdiaren barruan aurkeztutako «Fortalecimiento de las capacidades locales en Kinshasa» proiektua gauzatzeko diru-laguntzaren zati bati uko-egiteko KOP-2011PR/0005 lankideak egindako eskaera onartzen duena.

Ebazpena, 2011ko apirilaren 6koa, Lehendakaritzako idazkari nagusiarena, euskal lankideentzako laguntzak 2011. urterako iragartzen dituena. Ebazpen horren bidez, Medicus Mundi Bizkaia erakundeari 18.000 euroko diru-laguntza eman zitzaion, Itziar Uriarte Fernández lankide boluntarioak gauzatuko zuen «Fortalecimiento de las capacidades locales en Kinshasa» proiektua gauzatzeko.

Erakunde horrek, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziari 2015eko irailaren 9an bidalitako komunikazioan, txostenean adierazten diren arrazoien ondorioz uko-egiteko eskaera partziala aurkeztu zuen.

Eskaera aztertu ondoren, Koordinazio Teknikoaren Zerbitzuak erakunde onuradunak uko-egiteko eskaeraren aldeko txostena egin zuen.

Garapena eta Lankidetza Sustatzeko Fondoaren kargurako euskal lankideei diru-laguntzak arautzen dituen maiatzaren 31ko 124/2005 Dekretuaren 11. artikuluak ezarritakoaren arabera, lankide boluntarioaren lana funtsean alda dezakeen edozein gorabehera gertatzen bada, diru-laguntza jaso zuen erakundeak berehala jakinarazi beharko dio Garapen Lankidetzarako Zuzendaritzari. Hortaz, Garapen Lankidetzarako zuzendariari dagokio baldintzak aldatuko dituen ebazpena ematea, eta, hala badagokio, emandako diru-laguntzaren zenbatekoak berregituratuko dira, diru-laguntza horiek emateko ezarritako mugak aplikatuz, eta pertsona, erakunde eta entitate onuradunek neurriz kanpo jasotako zenbatekoak itzuli egin beharko dituzte.

Hala ere, proposatutako aldaketak onartzeko eskumenari dagokionez, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia sortu, arautu eta jardunean jarri ondoren (ekainaren 19ko 5/2008 Legea, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia sortu eta arautzen duena; martxoaren 23ko 95/2010 Dekretua, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren antolaketa eta funtzionamenduko erregelamendua onartzen duena; azaroaren 23ko 310/2010 Dekretua, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren jarduerak abiaraztea arautzen duena), aipatutako eskumena eta, oro har, laguntza horiek kudeatzeko behar diren ebazpenak ezartzeko Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren zuzendariari dagokio.

Horren ondorioz, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Medicus Mundi Bizkaia erakundeari 2011ko urterako euskal lankideei laguntzak emateko deialdiaren barruan aurkeztutako «Fortalecimiento de las capacidades locales en Kinshasa» proiektuari uko-egiteko, lankideak egindako eskaera onartzea.

Horren ondorioz, erakundeak (justifikatuta ez dagoena) itzuli beharko du, hau da, 5619,75 euro.

Bigarrena.– Ebazpen honen aurka, gorako errekurtsoa jarri ahal izango zaio Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren lehendakariari, hilabeteko epean, argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera kontatzen hasita. Gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu eta hiru hilabete igarota oraindik ez bada ezer ebatzi, errekurtsoa ez dela onartu pentsatu beharko da, eta administrazioarekiko auzietarako bidea irekiko da.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko irailaren 11.

Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren zuzendaria,

PAUL ORTEGA ETCHEVERRY.


Azterketa dokumentala