Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

182. zk., 2015eko irailaren 24a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LEHENDAKARITZA
4000

HUTSEN ZUZENKETA, 2015eko irailaren 1eko Ebazpenarena, Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiarena, lankidetza-erakundeei laguntzak iragartzen dizkiena, genero-berdintasunaren aldeko antolamendu-aldaketarako prozesuak 2015. urterako sustatze aldera.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaera testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.

Era horretako hutsak aurkitu dira Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiaren 2015eko irailaren 1eko Ebazpenaren sumarioan [2015/173 orrialdea, (2/2) laburpena] eta idazpuruan [2015/3855 orrialdea (1/21)]. Ebazpen horren bidez deialdia egiten zen lankidetza-erakundeei laguntzak esleitzeko, genero-berdintasunaren aldeko antolamendu-aldaketarako prozesuak 2015. urterako sustatze aldera; 2015eko irailaren 11ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariaren 173. zenbakian eman zen argitara. Horrenbestez, huts horiek zuzendu egin behar dira.

Honela dioen tokian:

«EBAZPENA, 2015eko irailaren 1ekoa, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako idazkari nagusiarena, lankidetza-erakundeei laguntzak esleitzen dizkiena, genero-berdintasunaren aldeko antolamendu-aldaketarako prozesuak 2015. urterako sustatze aldera».

Honela esan behar du:

«EBAZPENA, 2015eko irailaren 1ekoa, Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiarena, lankidetza-erakundeei laguntzak iragartzen dizkiena, genero-berdintasunaren aldeko antolamendu-aldaketarako prozesuak 2015. urterako sustatze aldera».


Azterketa dokumentala