Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

182. zk., 2015eko irailaren 24a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
3996

AGINDUA, 2015eko irailaren 7koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, sailburu beraren 2015eko otsailaren 11ko Aginduaren bidez deitutako hautaketa-prozesuan hautatutako izangaiak Euskal Autonomia Erkidegoko Maisu-maistren kidegoko praktiketako funtzionario izendatzen dituena.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2015eko otsailaren 11ko Aginduaren (EHAA, 2015eko otsailaren 18koa) bidez, deitu zen Euskal Autonomia Erkidegoko Maisu-maistren kidegoan sartzeko hautaketa-prozesua.

Aipatutako prozesua ebatzi ondoren, Langileak Kudeatzeko zuzendariaren 2015eko uztailaren 30eko Ebazpenaren bidez argitara eman zen izangai hautatuen behin betiko zerrenda.

Aipatu Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2015eko otsailaren 11ko Aginduaren 12. oinarrian xedatutakoari jarraituz, hautatutako izangaiak praktiketako funtzionario izendatuko dira, bai praktikak ebaluatzeko betebeharretatik salbuetsita ez daudenak, eta baita, salbuetsita izanik, praktikak egitea erabaki dutenak ere.

Horren ondorioz, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Euskal Autonomia Erkidegoko Maisu-maistren kidegoko praktiketako funtzionario izendatzea Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2015eko otsailaren 11ko Aginduaren bidez deitutako hautaketa-prozesuan hautatutako izangaiak. Agindu honen I. eranskinean zerrendatzen dira.

Bigarrena.– Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2015eko otsailaren 11ko Aginduaren bidez deitutako hautaketa-prozesuan hautatutako izangaia, agindu honen II. Eranskinean zerrendatzen dena, 2015-2016 ikasturtean praktika-aldia betetzeko legez atzerapen egoeran dagoela adieraztea.

Hirugarrena.– Praktiketako funtzionario gisa izendatzeak 2015eko irailaren 1az geroztik ondorio ekonomiko eta administratiboak eragiten ditu, eta horren ondorioz, praktika-aldia burutzeko esleitutako lanpostuaren jabe izan beharko dira.

Beren lanpostuan hasten ez diren hautagaiek karrerako funtzionario gisa izendatzeko dituzten eskubide guztiak galduko dituzte.

Laugarrena.– Agindu hau betez egindako izendapenak, aipatutako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2015eko otsailaren 11ko Aginduan ezarritako parte hartzeko baldintza orokorrak eta berariazkoak betetzearen mende egongo dira.

Praktiketako funtzionario gisa izendatzeko hautatutako izangaiek aurkeztutako dokumentazioa berrikusi ondoren, hala badagokio, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian Agindu osagarri bat argitaratuko da. Agindu horretan, aipatutako hautaketa-prozedura horren deialdian eskatutako baldintzak egiaztatu ez dituzten pertsonak izendapenetik baztertu egingo dira.

Bosgarrena.– Agindu hau betearazi dadin beharrezko jarraibideak eman ditzan baimena ematen zaio Langileak Kudeatzeko zuzendariari.

AZKEN XEDAPENA

Agindu honek administrazio-bidea agortzen du eta bere aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuari, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean hasita hilabeteko epean; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango dute Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salaren aurrean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera bi hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko irailaren 7a.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala