Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

175. zk., 2015eko irailaren 15a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
3888

IRAGARKIA, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saileko Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzaren Turismoko koordinatzaileak ekainaren 18an hartutako Erabakia jakinarazteko dena. Erabaki horren bitartez, entzunaldia eskaintzen da, etxebizitza partikular bateko geletan ostatua eskaintzen duen establezimendu bati baja ematea ebatzi aurretik.

Ezinezkoa izan da M.ª Carmen Lerchundi Alcain andreari aipatu erabakia ohiko moduan jakinaraztea. Hori dela eta, iragarki hau ematen da argitara.

ERABAKIAREN LABURPENA:

198/2013 Dekretuaren bigarren xedapen gehigarriarekin bat etorriz establezimendua erregularizatu ez duenez, EAEko Enpresa Turistikoen Erregistroan baja eman aurretik, entzunaldirako 15 egun balioduneko epea ematen zaio, egoki irizten dien alegazioak aurkez ditzan.

LEGEZKO OHARTARAZPENAK:

Aipatu epea igaro eta entzunaldi-izapidea baliatu ez bada, establezimenduari baja emango zaio EAEko Enpresa Turistikoen Erregistroan.

Hori guztia Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratuz jakinarazten da, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 artikuluan ezarritakoa betetzeko (Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen lege hori urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatu zuen).

(Ikus .PDF)

Donostia, 2015eko abuztuaren 20a.

Gipuzkoako lurralde-ordezkaria,

FRANCISCO JAVIER URRUTIA GUTIERREZ.


Azterketa dokumentala