Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

175. zk., 2015eko irailaren 15a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
3884

EBAZPENA, 2015eko uztailaren 22koa, Energiaren, Meategien eta industria Administrazioaren zuzendariarena, zeinaren bidez onura publikoaren deklarazioa ematen baitzaio «Basauri-Galdakao Ctos 3 y 4» izeneko 30 kV-ko aireko linea elektrikoari, Bizkaiko Basauri, Arrigorriaga, Bilbao, Etxebarri eta Galdakoa udalerrietan, zuhaitzik gabeko zerrenda handitzeko xedeaz.

Erref.: L-8178 ASA/BIZ

Esp.: AT-H-2015-00010

AURREKARIAK

1.– 2015ko martxoaren 5ean, Iberdrola Distribución Eléctrica SAU enpresak (San Adrian etorbidea 48, Bilbao) eskatu zuen gorago zehaztutako lineari onura publikoaren deklarazioa ematea; linea horren zortasuna handitzeak eraginpean hartzen dituen ondasunak eta eskubideak presaz okupatzeko; izan ere, zuhaitzik gabeko zerrenda handitu egin behar da. Enpresa horrek dokumentazio egokia aurkeztu zuen, 2011ko martxoaren 8ko Ebazpena betetzeko.

2.– Eusko Jaurlaritzaren abenduaren 3ko 282/2002 Dekretuaren 10. artikuluan eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 144. artikuluan xedatutako ondorioetarako, argitara eman zen Iberdrola Distribución Eléctrica SAU sozietatearen eskabidea jendaurrean jartzeko iragarkia, 2015eko maiatzaren 20ko BAOn, 2015eko maiatzaren 14ko EHAAn, eta 2015ko maiatzaren 22ko «El Correo» egunkarian. Iragarkiarekin batera, enpresa horrek desjabetu beharrekotzat jotzen zituen ondasunen eta eskubideen zerrenda argitaratu zen.

3.– 2015eko maiatzaren 14an, ofizio bat igorri zitzaien Basauri eta Bilboko udalei, udaletxeetako iragarki-oholetan erakuts zezaten proposatutako jarduketari buruzko iragarkia, eta udal horiei eskatu zitzaien, halaber, txosten baten bitartez adierazteko egokitzat jotzen zuten ala ez instalazioa onura publikotzat hartzea, baita Arrigorriaga, Etxebarri eta Galdakao udaletxeei ere.

4.– Horretarako xedatutako jendaurreko erakustaldian, udal horiek ez dute aurkeztu ez baldintzaturik, ez alegazio partikularrik.

OINARRI JURIDIKOAK

1.– Espedientean, arauzko izapideak bete dira; zehazki, honako xedapen hauetakoak: 24/2013 Legea, abenduaren 26koa, Sektore Elektrikoari buruzkoa; 1955/2000 Errege Dekretua, abenduaren 1ekoa, Argindarra garraiatu, banatu, merkaturatu eta zuzkitzeko jarduerak eta instalazioak baimentzeko prozedurak arautzen dituena; Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1957ko apirilaren 26ko lege-araudia; 282/2002 Dekretua, abenduaren 3koa, Eusko Jaurlaritzarena; Goi-tentsioko airetiko linea elektrikoak zuhaiztietatik igarotzeko berariazko preskripzioak ezartzen dituen Energia eta Meategien zuzendariaren 2011ko martxoaren 8ko Ebazpena.

2.– Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 9ko 190/2013 Dekretuan ematen dizkion ahalmenen arabera 2013-04-24ko EHAA), Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioren zuzendariak honako hau

EBAZTEN DU:

Onura publikokoaren deklarazioa ematea «Basauri Galdakao ctos 3 y 4» izeneko 30 kV-ko airetiko linearen instalazioari (zortasunik gabeko zerrenda handitzeari dagokionez), honako tarte hauetan:

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

Deklarazio horrek berekin dakar –abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 55. artikuluan xedatutakoaren arabera– eraginpeko ondasunak okupatu edo eskubideez jabetu beharra, eta horien okupazioa lehenbailehen egin beharra. Deklarazioak, halaber, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legearen 52. artikuluan presaz okupatzeko deklarazioari dagokionez ezartzen diren ondorioak dakartza, 53. artikuluan zehaztutako erregistro-ondorioekin.

Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Industriako sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera, 4/1999 Legean xedatutakoa betetzeko (lege horren bidez, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legea aldatu zen).

Vitoria-Gasteiz, 2015eko uztailaren 22a.

Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendaria,

AITOR PATXI OREGI BASTARRIKA.


Azterketa dokumentala