Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

175. zk., 2015eko irailaren 15a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIA SAILA
3883

AGINDUA, 2015eko abuztuaren 24koa, Herri Administrazio eta Justiziako sailburuarena, «Hontza Museoa Fundazioa» fundazioaren eraketa Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko dena.

Ikusi eta aztertu da «Hontza Museoa Fundazioa» fundazioaren eraketa Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzea eskatzeko aurkeztutako espedientea. Hona hemen

AURREKARIAK

Lehenengoa.– 2015eko martxoaren 2an sartu zen Herri Administrazio eta Justizia Sailean «Hontza Museoa Fundazioa» fundazioaren eratzea Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistro Orokorrean inskribatzeko eskabidea. Fundazio hori José Enrique Huerta Carretok, María Jesús Ortuoste Zabaletak, Leire Huerta Ortuostek, Igor Notario Garatek eta Maider Huerta Ortuostek eratu zuten.

Eskariari espedienteko agiriak erantsi zitzaizkion.

Bigarrena.– 2015eko ekainaren 11ko idazki baten bidez, Fundazioen Erregistroak eskatu zion Fundazioari zuzen zitzala atzemandako akatsak, eta 2015eko uztailaren 30ean sartu zen Herri Administrazio eta Justizia Sailean fundazioak bidalitako dokumentazioa.

Hirugarrena.– Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babesletzaren Aholku Batzordeak, fundazioaren helburuak zilegiak eta interes orokorrekoak zirela egiaztatzeko bilera egin ondoren, fundazioa erregistroan inskribatzearen aldeko txostena eman zuen.

Laugarrena.– «Hontza Museoa Fundazioa» fundazioaren estatutuen 3. artikuluan xedatuaren arabera, haren helburua da: Natur Zientziekin zerikusia duen oro sustatu, gauzatu, lagundu, finantzatu eta zabaltzea.

Dituen helburu zabalen barruan, honako ekintza garrantzitsu hauek gauzatuko ditu laster:

1.– Hontza Museoa kudeatu eta zuzentzea.

2.– Ondare naturalaren eta ingurumenaren ikerketa, azterlan zientifikoak, sentsibilizazioa, ingurumen-hezkuntza, dibulgazioa, babesa eta kontserbaziora bideratutako jardunak eta jarduerak egin eta sustatzea, baita biodibertsitatearekin eta natur zientziekin zerikusia duten bestelako jardunak ere, Durangaldean batez ere, baina baita Euskal Herri osoan ere.

3.– Enrike Huertak sortutako historiako bilduma guztiak eta gerora zabalduko direnak zabaltzea.

4.– Egun ikusgai jarritako bildumak eta funts zientifikoa guztia kontserbatzea, egungoa eta gerokoa.

5.– Dauden bildumak zabaltzea eta historia naturalarekin zerikusia duten bilduma berriak sortzea.

6.– Egun dauden historia naturaleko bilduma guztiak informatizatu eta katalogatzea, baita ondorengo zabaltzeak ere.

7.– Fundazioaren egitekoak gauzatzeko lagungarri izan daitekeen beste edozein.

Bosgarrena.– fundazioaren helbidea, fundazioaren estatutuen 5. artikuluan xedatutakoaren arabera, hau izango da: Ebaristo Bustinza «Kirikiño» kalea 18, Mañaria (Bizkaia).

Seigarrena.– Hasierako dotazioa berrogeita hamazazpi mila eta laurogeita zazpi (57.087) eurokoa izango da. Zenbateko hori José Enrique Huerta Carreto jaunak ezarri du, de las Colecciones de Historia Natural de Hontza Museoa, Museo de las Ciencias Naturales del Duranguesado (Mañaria – Bizkaia). La aportación se realiza respecto de todo el mobiliario, vitrinas, elementos de laboratorio, bibliografía, documentos audiovisuales, y ejemplares de las colecciones.

Kopuru hori ordaindu dela agiri bidez jasota geratu da erregistro-inskripzioko espedientean, hala agintzen baitu Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 37.1.c) artikuluak.

Zazpigarrena.– Patronatuari dagokio fundazioa ordezkatzea, administratzea eta gobernatzea. Patronatuko kideek dohainik beteko dituzte beren egitekoak, hala xedatzen baita fundazioaren estatutuetako 9. artikuluan eta hurrengoetan.

Zortzigarrena.– Estatutuetako 10. artikuluari jarraituz, fundazioa eratzeko eskrituran ezarritakoaren arabera, Patronatuko kideak, hasieran, honako hauek izango dira:

(Ikus .PDF)

Guztiek onartu dituzte beren karguak, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 17ko 12/1994 Legearen 12.1 artikuluan ezarritako moduetariko bat erabiliz.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa.– Herri Administrazio eta Justiziako sailburuari dagokio fundazioaren estatutuak aldatzeko espedientea agindu bidez ebaztea. Hala ezarrita dago xedapen hauetan: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 3.1 artikulua; Euskal Autonomia Erkidegoko Babeslaritzaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 100/2007 Dekretuaren 4.1.a) artikulua; Herri Administrazio eta Justizia Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 9ko 188/2013 Dekretua, eta Lehendakariaren abenduaren 15eko 20/2012 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzeko eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzekoa.

Bigarrena.– Hartarako legitimazioa daukan pertsona batek sustatu du espedientea. Espedienteari, bestalde, funtsezkotzat jotzen diren datuak eta agiriak erantsi zaizkio, eta bereziki bete da Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 17ko 12/1994 Legearen 6., 7. eta 9. artikuluetan eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 36., 37., 38. eta 39. artikuluetan ezarritakoa. Aplikatzekoak diren legeetan eta erregelamenduetan ezarritakoarekin bat etorrita eratu da fundazioa.

Ikusirik aipatutako arauak eta oro har kasu honetan aplika daitezkeen gainerakoak, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Honako hau Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko agintzea –egun honetan eta F-390 erregistro-zenbakiarekin–: Mañariko «Hontza Museoa Fundazioa» fundazioaren eraketa, eta Patronatuaren hasierako eraketa, zeina zortzigarren aurrekarian dauden pertsonek osatzen baitute, 2015eko otsailaren 17an emandako eskritura publikoan aurreikusitako baldintzetan, Durangoko notarioa den Néstor Almarza de la Peñaren aurrean (148 protokolo-zenbakia). Eskritura publiko hori zuzendu egin zen, notario beraren aurrean 2015eko uztailaren 13an egiletsitako beste eskritura baten bidez (696 protokolo-zenbakia).

Bigarrena.– Fundazio hori, dituen helburuak kontuan hartuta, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroko 4. sekzioan sailkatzea, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 2.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Hirugarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea eta interesdunei bidaltzea.

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Herri Administrazio eta Justiziako sailburuari, hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko abuztuaren 24a.

Herri Administrazio eta Justiziako sailburua,

JOSU IÑAKI ERCORECA GERVASIO.


Azterketa dokumentala