
174. zk., 2015eko irailaren 14a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (197 KB - 2 orri.)
- EPUB (197 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
OSASUN SAILA
3872
IRAGARKIA, Osasun Saileko Bizkaiko Lurralde Ordezkariak irekitako B-1/2015-T zehapen-prozeduran egin den ebazpen-proposamena jakinarazteko dena.
Sara López Salgado andreari –Sestaoko Mendebal kalean (z/g) dagoen Bar Sarita establezimenduaren jabeari– ezin izan diogu ohiko moduan jakinarazi goian aipatutako ebazpen-proposamena. Horregatik argitaratzen da iragarki hau.
Honen arabera, jakinarazten zaio 2015eko uztailaren 24an izapidegileak ebazpen-proposamena egin zuela, osasun-araudiaren balizko arau-hauste bategatik (tabakoa) irekitako zehapen-espediente horretan.
Legezko ohartarazpenak:
– Interesdunak hamabost eguneko epea du alegazioak aurkezteko, halaber, Osasun Saileko Lurralde Ordezkaritzan (Aholkularitza Juridikoan) –Bilboko Errekalde zumarkalea 39 A (5. solairuan)– gordailututa dagoen espedientearen edukia jakiteko, eta hartan dauden agirien kopiak eskuratzeko.
Hori guztia Agintaritzen Aldizkarietan argitaratuta jakinarazten da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 artikuluan xedatutakoaren arabera.
Bilbao, 2015eko abuztuaren 31.
Espedientearen idazkaria,
LEIRE BERGARA SAUTUA.
RSS