173. zk., 2015eko irailaren 11, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (189 KB - 1 orri.)
- EPUB (197 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
SEGURTASUN SAILA
3858
IRAGARKIA, Kirol ikuskizunetan egon daitekeen indarkeria, arrazakeria, xenofobia eta intolerantziaren aurkako uztailaren 11ko 19/2007 Legea haustearren irekitako hainbat espedienteetan instrukzio-egileak egindako ebazpen-proposamenak jakinarazteko dena.
Ebazpen-proposamenak jakinarazten saiatu izan arren, ez da lortu eta iragarki hau argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5. eta 61. artikuluetan xedatutakoa betetzeko.
Hori guztia argitara ematen da interesdunek norbanako jakinarazpentzat har dezaten, eta ondokoa adierazten zaie:
1.– 15 egun balioduneko epea duzu alegazioak aurkezteko, Estatuko Aldizkari Ofizialean iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita, espedientea ikusteko eta agirien kopiak lortzeko, hala xedatuta baitago Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioen Zigortzeko Ahalmenari buruzko otsailaren 20ko 2/1998 Legearen 39.1. artikuluan.
2.– Ebazpen-proposamenaren testu osoa eskura duzu honako helbide honetan: Eusko Jaurlaritzako Joko eta Ikuskizun Zuzendaritza, Donostia kalea, 1, Vitoria-Gasteiz.
(Ikus .PDF)
Vitoria-Gasteiz, 2015eko irailaren 3a.
Joko eta Ikuskizunen zuzendaria,
AITOR MIKEL URIARTE UNZALU.