Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

173. zk., 2015eko irailaren 11, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
3857

IRAGARKIA, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuarena, argitara emateko formalizatu dela xede honetarako kontratua: elikadura-zerbitzuaren kudeaketa eta kafetegiaren eta janari- eta edari-makinen ustiapena, Gorlizko Ospitalerako.

1.– Erakunde esleitzailea.

a) Erakundea: Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Gorlizko Ospitaleko Kontratazio Zerbitzua.

c) Espediente-zenbakia: G/208/20/1/0748/O571/0000/042015.

Interneteko helbidea kontratatzailearen profilean: http://www.contratacion.euskadi.eus/w32-home/eu

2.– Kontratuaren xedea.

a) Mota: zerbitzuak.

b) Azalpena: elikadura-zerbitzuaren kudeaketa eta Kafetegiaren eta Janari- eta edari-makinen ustiapena Gorlizko Ospitalerako.

c) Loteen eta zenbakien araberako banaketa: ez.

d) CPV (Nomenklatura Erreferentzia): 55320000-9 Otorduak hornitzeko zerbitzuak. 55321000-6 Otorduak atontzeko zerbitzuak. 55322000-3 Otorduak prestatzeko zerbitzuak. 55330000-2 Kafetegi zerbitzua.

e) Lizitaziorako iragarkia argitaratu den aldizkari ofiziala: Kontratatzailearen profila eta EHAA.

f) Lizitaziorako iragarkia argitaratu den eguna eta aldizkari ofiziala: 2015eko maiatzaren 7a.

3.– Izapidetzea eta prozedura.

a) Izapidetzea: arrunta.

b) Prozedura: irekia.

4.– Kontratuaren balio estimatua: 2.437.200 euro, BEZik gabe.

5.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

Zenbateko garbia: 1.218.600 euro. Guztira: 1.340.460 euro.

6.– Kontratuaren formalizazioa.

Esleipenaren data: 2015eko uztailaren 13a.

b) Kontratuaren formalizazioaren data: 2015eko abuztuaren 7a.

c) Kontratista: Sodexo Iberia, S.A.

d) Esleipenaren zenbatekoa: zenbateko garbia: 1.101.600 euro. Guztira: 1.211.760 euro.

e) Esleipendunaren eskaintzaren aldea besteekiko: enpresa esleipendunak proposamen ekonomiko onena aurkeztu du, Plegu Teknikoan eta Klausula Zehatzen Pleguaren Karatulan zehaztutako esleipen-irizpideen haztapenaren arabera. Automatikoki ebalua daitezkeen irizpideak, formulak aplikatuta (65 puntu, guztira, bi azpi-irizpidetan bereizita): hileko gastu finkorako prezioa: 40 puntu; eguneko menu osorako prezioa: 25 puntu. Aplikatzean judizio-balioa egitea berez eskatzen duten irizpideak (35 puntu, guztira, bost azpi-irizpidetan bereizita): gertakizun plana: 5 puntu; etengabe hobetzeko plana: 10 puntu; mantentze-lanen plana: 10 puntu; era jasangarrian ekoizten diren lehengaiak erosteko plana: 5 puntu; kafetegiko kartaren eskaintzaren plana: 5 puntu.

Gorliz, 2015eko abuztuaren 10a.

Kontratazio Mahaiko presidentea,

JUAN LUIS LAPUENTE TRONCOSO.


Azterketa dokumentala