Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

173. zk., 2015eko irailaren 11, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
3856

AGINDUA, 2015eko irailaren 2koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, 2015-2016 ikasturtean Oxford-eko Unibertsitateko St Antony´s College bisitatuko duten ikertzaileei laguntza bat emateko Hautaketa Batzordearen osaera izendatzen duena.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2015eko uztailaren 21eko Aginduaren bidez diru-laguntza bat deitu zen Oxford-eko Unibertsitateko St Antony´s College bisitatuko duten ikertzaileentzat. Aginduak, 7. artikuluan hau xedatzen du:

1.– Eskaerak aurkezteko eta, behar izanez gero, zuzentzeko epeak bukatu ondoren, ondorengo kideek osatutako hautaketa-batzorde batek bere gain hartuko du eskaerak ebaluatzeko eta diru-laguntza jasoko duten pertsonak aukeratzeko ardura:

a) Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordeak edo eskuordetzen duen pertsonak. Batzordeburu gisa jardungo du.

b) Oxford-eko Unibertsitateko Azterketa Europarren Institutuko zuzendariak edo eskuordetzen duen pertsonak. Kalitateko botoa izango du.

c) Akordio honen diziplinetan esperientzia zabala duten bi aditu akademikok (gehienez ere), St Antony´s Collegeko Azterketa Europarren Ikastegiko zuzendariak eta Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordeak hurrenez hurren aukeratuak.

Horren arabera

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– 2015-2016 ikasturtean Oxford-eko Unibertsitateko St. Antony´s College bisitatuko duten ikertzaileei diru-laguntza bat emateko Hautaketa Batzordeko kide gisa irakasle hauek izendatzea:

– Jesús María Valdaliso Gago jauna.

– Adolfo Morais Ezquerro jauna.

– Kalypso Nicolaidis andrea.

– Jan Zielonka jauna.

2. artikulua.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara eman eta hurrengo egunean sartuko da agindu hau indarrean.

3. artikulua.– Aukerako berraztertzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuari administrazio-bideari amaiera ematen dion agindu honen aurka, hilabeteko epean, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara eman eta hurrengo egunetik aurrera kontatzen hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko irailaren 2a.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.


Azterketa dokumentala