Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

173. zk., 2015eko irailaren 11, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

SEGURTASUN SAILA
3847

EBAZPENA, 2015eko irailaren 3koa, Segurtasun Saileko Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearena, zeinarekin iragartzen baita zer egunetan paratuko den Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako iragarki-taulan honako ebazpen hau: Goiko Eskalako Intendente kategoriarekin, Ertzaintzako karrerako funtzionarioak izendatzen dituen Ebazpena, 2015eko uztailaren 30ekoa.

Ertzaintzako Goiko Eskalako Intendente kategorian sartzeko hautaketa-prozeduraren deialdia egiten duen Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendariaren 2014ko urriaren 10eko Ebazpenean ezarritakoaren arabera (urriaren 17ko EHAA, 198. zk.), eta apirilaren 9ko 194/2013 Dekretuaren 9. artikuluak ematen dizkidan ahalmenez baliatuz, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Argitara ematea ezen 2015eko uztailaren 30eko datarekin jartzen dela Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako iragarki-taulan honako ebazpen hau: Segurtasun Saileko Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearen 2015eko uztailaren 30eko Ebazpena, zeinarekin Goiko Eskalako Intendente kategoriarekin Ertzaintzako karrerako funtzionarioak izendatzen baitira.

Bigarrena.– Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraz, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jarri ahalko diote Segurtasuneko sailburuari. Hilabete egongo da horretarako, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen denetik hara, betiere Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 107. eta 114. artikuluetan xedatutakoaren arabera.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko irailaren 3a.

Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordea,

JOSEBA IÑAKI GURTUBAI ARTETXE.


Azterketa dokumentala