Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

173. zk., 2015eko irailaren 11, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

SEGURTASUN SAILA
3846

EBAZPENA, 2015eko irailaren 2koa, Segurtasun Saileko Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearena, lagun bat Ertzaintzako karrerako funtzionario,Goiko Eskalako Intendente kategoriarekin, izendatzeari buruzko 2015eko uztailaren 30eko Ebazpena, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren iragarki-oholean argitaratu den data jakinarazten duena.

Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendariak 2011ko uztailaren 18an eman zuen Ertzaintzaren Goiko Eskalako Intendente kategorian sartzeko hautaketa prozedurarako deiari buruzko Ebazpenaren hamaseigarren oinarriarekin bat etorriz (uztailaren 19ko EHAA, 137. zk.), eta apirilaren 9ko 194/2013 Dekretuaren 9. artikuluak ematen dizkidan eskumenak direla bide, ondoko hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Segurtasun Saileko Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordeak emandako 2015eko uztailaren 30eko Ebazpena, lagun bat Ertzaintzako karrerako funtzionario Goiko Eskalako Intendente kategoriarekin izendatzeari buruzkoa, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren iragarki-oholean 2015eko uztailaren 30ean argitaratu dela jakinaraztea.

Bigarrena.– Ebazpen honek ez du amaitzen administrazio-bidea, eta interesdunek haren kontra gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Segurtasuneko sailburuari, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik aurrera zenbatu beharreko hilabeteko epearen barruan, hala ezarririk baitago Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 107. eta 114. artikuluetan.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko irailaren 2a.

Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordea,

JOSEBA IÑAKI GURTUBAI ARTETXE.


Azterketa dokumentala