Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

171. zk., 2015eko irailaren 9a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
3831

IRAGARKIA, 2015eko irailaren 1ekoa, Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendariarena, Gipuzkoako Lan eta Gizarte Politiketako Lurralde Ordezkaritzaren zehapen-ebazpen bat jakinarazteko den.

Beherago zehaztu enpresari Ebazpena berariaz jakinarazteko ahaleginak egin dira; baina, zenbait kausa direla-eta, ez da lortu halakorik egiterik, eta dokumentazioa eskura dago Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzan.

(Ikus .PDF)

Hortaz, argitara ematen da iragarki hau, jendea jakitun izan dadin eta dagozkion ondorioak sor ditzan; betiere, bat etorriz ondoko arauetan ezarritakoarekin: Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 artikulua, zehazki, Sektore publikoa arrazionalizatu eta administrazioa eraberritzeko beste zenbait neurriri buruzko irailaren 16ko 15/2014 Legeak emandako idazketa duena, eta arlo honetan aplikatzekoak diren gainontzeko xedapenak.

Eta zehatutako enpresari honako ohartarazpen hau egiten zaio: Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendari gora jotzeko errekurtsoa aurkez dezake, iragarki hau Estatutuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik harako hilabeteko epean. Halako errekurtsorik ez badu aurkezten era eta epea egokian, zehapena ordaindu egin beharko du, hain justu ere Eusko Jaurlaritzaren Ordainketa Pasabidearen bidez edo interneteko ondoko helbidean; betiere beherago zehaztu datuak adieraziz:

(Ikus .PDF)

Vitoria-Gasteiz, 2015eko irailaren 1a.

Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendaria,

JOSÉ JAVIER LOSANTOS OMAR.


Azterketa dokumentala